Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak laguntza agertu die Frantziako Pirinioetan desagertutako bi mendizaleen familiei
astelehena, 2010.eko martxoak 1
Armando Nieto Lacunza eta Alfonso González Rey Lescuneko zirkuan bilatzeko lanak joan den asteazkenean eten zituzten
Nafarroako Gobernuak, San Adriánen egindako bileraren ostean, Frantziako Pirinioetan desagertutako Nafarroako bi mendizaleen familiei laguntza agertzeko komunikatua kaleratu du. Foru Gobernuak familiakoei elkartasuna agertu nahi die bizi duten egoera gogorraren aurrean.
Armando Nieto Lacunza eta Alfonso González Rey, biak 47 urtekoak eta Iruñakoak, otsailaren 21ean, igandea, desagertu ziren Frantzian, Lescunetik hurbil, Pirinio Atlantikoen Departamentuko herrian, izen bereko zirkuaren sarreran. Inguru horretan 2000 metrotik gorako tontorrak daude.
Familiakoek abisatuta, bilaketa-lanak astelehenean hasi ziren, Billare tontorraren inguruko elur-jausi batean. Asteazkenean, meteorologia makurra dela eta, erreskate-operazioa modu mugagabean eten zen.