(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak larrialdiko laguntza humanitarioa bidali die Txileko lurrikarako kaltetuei astelehena, 2010.eko martxoak 1

Bestalde, urtero laguntzak deitzen dira Hego Amerikako herrialde horretako Nafarroako etxearen bidez


Nafarroako Gobernuak larrialdiko laguntza humanitarioa ematea erabaki du Nafarroako Foru Komunitateak Txileko lurrikararen ondorioz izandako kalteei erantzuteko egindako ekarpen solidario moduan. Era berean, ahal bada, laguntza hori Txileko Nafarroako Zentroaren bidez bideratzea erabaki da. Laguntza, jakiak, arropa eta botikak, lurrikaran kaltetutako herritarrei helaraziko zaie.

Bestalde, gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak urtero laguntzen deialdia egiten duela Txilen laguntza humanitarioaren proiektua finantzatzeko, herrialde horretako Nafarroako etxearen bidez, beharrizanik handiena duten eta bereziki zaurgarriak diren kolektiboen bizi-baldintzak hobetzeko.

Laguntza horiek bideratzen dira jakiak edo premia biziko beste produktu batzuk eta oinarrizko zerbitzuen ekipamenduak eskuratzera; oinarrizko zerbitzuen zentroetan konponketa txikiak egitera; eta Nafarroan jaiotako herritarrengana edo Hego Amerikako herrialdeko biztanleen ondorengoengana, muturreko beharrizan egoeran badaude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa