(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Espainiako eta Frantziako segurtasun-indarrak zoriondu ditu ETAko buruzagi militarra Frantzian atxilotzeagatik astelehena, 2010.eko martxoak 1

Nafarroako indar politikoei adierazi die gaitz terroristaren aurka elkarrekin aurrera egiten jarraitu behar dutela


Nafarroako Gobernuak gaur goizean Espainiako eta Frantziako terrorismoaren aurkako segurtasun-indarrak zoriontzea erabaki du ETAren aurkako borrokan egindako lan onarengatik eta izandako koordinazioarengatik. Eginkizun horrek atzo emaitzak eman zituen, Cahanen (Behe Normandia-Frantzia) talde terroristaren ustezko buruzagi militarra, Ibon Gogeaskoetxea, eta ustezko beste bi terrorista atxilotu zituztelako.

Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie Frantziako eta Espainiako Gobernuei bakearen eta askatasunaren aldeko borrokan izandako arrakasta honegatik, azken urte eta erdian talde terroristaren buruzagitza militarra hiru aldiz bururik gabe utzi eta gero.

Foru Gobernuak berriro ere adierazi du Nafarroako alderdi demokratikoak elkarrekin egingo dutela aurrera gaitz terroristaren aurkako borrokan, eta epaileei eta poliziei laguntza agertu die ETAren amaiera lortzeko egiten ari diren lan ordainezinarengatik.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa