(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak asteko ohiko bilera San Adriango udaletxean egin du astelehena, 2010.eko martxoak 1

Sanz presidenteak eta Exekutiboko kontseilariek udalerriko osasun-zentroko obrak bisitatu dituzte lanaldia ondoren


Nafarroako Gobernua eta San Adriango Udalbatza

Nafarroako Gobernua San Adriango Udalbatzako kideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak asteko ohiko bilkura San Adriango udaletxeko bilera-aretoan egin du. Bilkura horretan, Foru Exekutiboko Presidentea den Miguel Sanz Sesma izan da bilera-buru, eta Nafarroako Gobernua osatzen duten beste hamar kideak ere bertan izan dira. .

Nafarroako Gobernuaren asteko bilera 9.30ean hasi da, eta 11.30 inguruan amaitu da. Une horretan, tokiko udalbatzako kideak sartu dira bilera-aretoan, Carlos Monasterio Muro alkatea buru dela. Bileran Nafarroako Gobernuak udalerrian eta bere eragin-esparruan abian dituen proiektuak aztertu dira, eta udal ordezkariek, euren planteamenduak eta proiektu berriak azaldu dituzte.



Gobernuaren bilera San Adriango bilera-aretoan.

Gobernuaren bilera San Adriango udaletxeko bilera-aretoan. ( irudia handitu )

12ak inguruan, udalerriko Kultur Etxean, Sanz presidenteak Gobernu Bileran onartutako kontuak jakinarazi die komunikabideei, besteak beste, udalerriarekin zerikusi zuzena duelako, San Adriango udal erradioaren lizentziaren luzapena beste hamar urtez. 

Komunikabideen aurrean, Sanz Presidenteak Nafarroako egungo politika eta gizartea birpasatu ditu. Laburbilduz, ondoko gaiak aztertu ditu:

- Ekonomia eta enplegua: Nafarroako Gobernuko Presidenteak poza agertu du Standard & Poor’s agentziak Foru Erkidegoari gehieneko kaudimenaren kalifikazioa (AAA) eman diolako eta eragile sozial eta politikoei bat egitea eta laguntza eskatu die Nafarroako politika ekonomikoei ekiteko, gaur egungo ongizate mailak mantentzeko enplegua eta aberastasuna sortzeko. Krisi garai honetan, ekimen ekonomiko produktiboei lehentasuna ematea defendatu du eta, bereziki, Nafarroako Abiadura Zirkuitua eta Sanferminetako Zentro Tematikoari dagokienez.
 
-Gamesaren planta itxi izana Altsasun: Sanz presidenteak “ez bidezkotzat” jo du Altsasuko planta itxi izana, Nafarroako Gobernuari jakinarazi ez zitzaiona, eta enpresaren zuzendaritza hartzearen alde agertu da beste irtenbide bat eskaintzeko, ez hain traumatikoa, energia berdeen enpresa horrek izandako eskaera-murrizketaren ondorioz.


-Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea: Presidenteak adierazi duenez, martxoaren 31n mugaeguneratuko da azpiegitura hori Nafarroan eraikitzeko protokolo orokorra garatzeko ezarritako epea. Bere esanetan, Sustapen Ministerioak akordioa hilabete amaieran hartu ahal izateko aurretiazko lanak arindu behar ditu.

-“Independentistak”-en aurkezpena eta Aralarrek Batasunari luzatutako eskaintza: Miguel Sanzek “erabat adierazgarritzat” hartu du “Independentistak” mugimenduaren aurkezpen-argazkia, bertan Nafarroa Bai koalizioko parlamentario eta kide esanguratsuak agertzen baitira, eta adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak “lurraldekotasun eta subirotasun helburuak dituzten eta indarkeriaren aurrean anbiguotasuna erakusten duten kolektiboen” aurka jardungo du. Halaber, “elektoralistatzat” jo du Batasuna Nafarroa Bai koaliziora biltzeko Aralarrek luzatutako proposamena; gehitu duenez, “legalitaterik ez duen” eskaintza da, bere lotura terroristak direla eta, ilegalizatutako talde politikoa baita.

Ondoren, Foru Exekutiboko eta San Adriango Udaleko kideak San Adriango osasun-zentro berria eraikitzen ari den orubera joan dira. 2012 Nafarroa Planean bildutako azpiegitura da, eta Nafarroako Gobernuak horretarako hiru milioi euro eman ditu (2.788.653 euro obrarako eta obra-zuzendaritzarako, eta 200.000 euro ekipamendurako). Lanak 2009ko azaroan hasi ziren eta exekuzio-epea 15 hilabetean aurreikusita dago.

12:45ean, Udaletxera itzultzean, Miguel Sanz presidenteak harrera ofiziala egin die San Adriango udalbatzako kideei eta udalerriko erakunde eta elkarte nagusienetako ordezkariei.

Gogoratu beharra dago duela urte bete, 2009ko martxoaren 2an, Foru Exekutiboak Nafarroako Jauregitik kanpo egin zuela Gobernuaren Ohiko Bilera, Lekarozen (Baztan) hain zuzen ere.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa