(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Itxako Reyno de Navarra taldeari harrera egin dio Erreginaren Koparen XXXI. edizioan lortutako garaipenagatik asteartea, 2010.eko martxoak 2

Foru Gobernuak adierazi duenez, titulu berri hau emakumezkoen kirola sustatzeko egindako lanaren fruitua da.

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, harrera egin die Itxako Reyno de Navarra taldeko jokalariei, talde teknikoari eta zuzendaritzako kideei , Erreginaren Koparen XXXI. edizioan lortutako garaipenagatik. Ekitaldian, besteak beste, ondokoak izan dira: Gizarte Gaiak, Familia, gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo; Tokiko Administrazioa eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamendua Departamentuko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; Parlamentuko presidentea, Elena Torres Miranda; Lizarrako alkatea, Begoña Ganuza Bernaola, eta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari-kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Itxako Reyno de Navarra taldeko plantilla ondoko jokalariek osatzen dute: Andrea Barnó, Conchi Berenguel, Naiara Egozkue, Nely Carla Alberto, Elisabeth Pinedo, Jessica Alonso, Silvia Navarro, Patricia Pinedo, Christina Rohde, Macarena Aguilar, Nerea Pena, Begoña Fernández, Laura Cracium, Marieke Van der Wal, Alexandrina Barbosa, Amaia Azanza eta Maite Zugarrondo.

Hirugarren aldia da taldeak ezaugarri horiek dituen lehiaketan parte hartzen duela. Lehena ligako eta EHFko Kopako txapeldun ordea izateagatik izan zen, eta ondoren, ABF eta EHF Kopa (nazioartekoa) lortu izana ospatu zen.

Itxako Reyno de Navarra taldeari egindako harrera.

Itxako taldeko kapitainak taldearen kamiseta bat eman dio Sanz Presidenteari. ( irudia handitu )

Agintarien, jokalarien eta zuzendaritzako kideen argazkia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak azpimarratu duenez, garaipen horrek emakumezkoen kirola sustatzeko egindako apustua baieztatzen du, eliteko lehiaketan eta oinarrizkoan, “Nafarroako kirol jokoak” programaren laguntzarekin; izan ere, programa horretan 18.000 ikaslek hartu dute parte, eta %35,5 neskak dira.

Itxako Kirol Elkarteak 1972ko urrian ekin zion bere ibilbideari. Kirol Kontseilu Gorenak ez zituen bere estatutuak onartu eta baimendu 1972 arte. Sustatzaileak Círculo Católicon eta Ochoa Tabernaren, antzinako Pomés edaritegiaren goiko aldean biltzen ziren, ondoren Txoko Taberna izena hartu zuena. 1978-79 denboraldian, saskibaloi atala sortu zen. Ia bost urtez, Itxakok autonomia arteko dibisioan parte hartu zuen senior taldea izan zuen. Halaber, talde jubenilen eta emakumezkoen taldeak sortu ziren.

Erakundearen ezkutua Iñaki Goikoetxeak sortu zuen eta bi motibo irudikatu nahi ditu: alde batetik, ereinotza, txapeldunei ematen zaien gogorarazteko, eta bestetik, argi-zuzia, izpiritu olinpikoaren erreferentzia argia. Ezkutuan bildutako beste elementu bat lerro etena da, eskubaloiko 9 metroak irudikatzen dituena.

Itxakoren lehen jantzia ondokoa zen: kamiseta gorria, praka zuriak eta galtzerdi berdeak, ondoren egungo beltz eta hori koloreak erabiltzen hasi zen.

Instalazioei dagokienez, hasieran Lizarra frontoia erabiltzen zen partidetarako. Gaur egun, kiroldegiko pabilioia eta Oncineda karpa eraiki ostean, klubaren kategoria desberdinetako partidak bi instalazio horietan banatzen dira.

Hiriko emakumezkoen eskubaloia Lizarra Ikastolan hasi zen, aitzindaria kirol horretan neskekin. Itxakoren lehen emakumezkoen taldea 1990ean sortutako emakumezkoen kadete taldea izan zen. Hamar urte ondoren, emakumezkoen senior taldeak Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen, zehazki, 1999-2000 denboraldian. 2003-2004 denboraldian Itxako taldeak lehen urratsa eman zuen lehiaketa europarretan parte hartzeko EHF kopan parte hartuta.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa