(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ICOk eta Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu dute autonomoek eta ETEek ICOren finantzaketa-ildoetara sarbidea izatea sustatzeko

asteartea, 2010.eko martxoak 2

Enpresaburuek Institutuak dituen finantzaketa-tresna desberdinetara sarbidea izatea erraztu nahi da


Sinadura-ekitaldiko irudia. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuaren bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta José María Ayala ICOren (Kreditu Ofizialeko Institutua) presidenteak lankidetza-akordioa sinatu dute gaur Institutuaren finantzaketa-tresna desberdinetarako sarbidea sustatzeko.

Akordio hau ICOk 2010ean abian jarritako lan-plan baten barruan sartzen da. Horren bidez, Institutuaren finantzaketa-tresnak enpresetara hurbildu nahi dira, gobernu autonomikoen lankidetzarekin.

Gaur sinatutako hitzarmena dela bide, bi erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute Nafarroan Ekonomia Jasangarriaren Funtseko eta ICO 2010 Ildoetako programak eragingarritasunez garatzea sustatzeko.

Ekonomia Jasangarriaren Funtsaren barruan, ICOk lau finantzaketa-tresna kudeatzen ditu: bitartekaritza-ildoa, arrisku-kapitalaren funtsa, inbertsio-funtsa eta zuzeneko maileguak. Ekonomia Jasangarriaren Funtsak finantzaketa eskainiko die batez ere enpresen lehiakortasuna hobetzera, nazioartean zabaltzera, berrikuntza teknologikoa bultzatzera eta ingurumena babestera bideratutako proiektuei.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2009tik eskualdeko autonomoak eta enpresak babesten ditu NAFINCO Bermeen Programaren bidez. Horiei esker, autonomoek eta enpresek kreditua errazago eskuratu dezakete. Berme horiek sozietate publiko horren bidez kudeatzen dira, eta Foru Komunitateko kreditu-merkatua erraztea, indarberritzea eta zabaltzea dute xede, bost jarduera-ildo nagusitan: inbertsioak enpresetan; enpresa handien, ETEen eta ETE txikien zirkulatzailea; mikrokredituak autonomoentzat, merkataritza-establezimenduentzat eta enpresa txikientzat; babes ofizialeko etxebizitzak erostea eta prezio libre mugatuko etxebizitzak erostea. Orain arte, 873 eragiketa egin dira eta NAFINCOk 69,9 milioi euroko bermeak eman ditu, 201,9 milioi euroko kredituak emanez.

Berezko bermeen programari iaztik Nafarroako Gobernuaren eta ICOren arteko lankidetza gehitu behar zaio, Kreditu Ofizialeko Institutuak eskainitako finantzaketara sarbidea errazteko. 2009an Nafarroan 970 eragiketa formalizatu ziren guztira ICO Likidezia ildoetatik, eta horietatik 240k NAFINCOren bermea zuten, gehienak ETEei eta ETE txikiei zirkulatzailea emateko (233 eragiketa) eta gainerakoak enpresa handien likidezia babesteko (7). NAFINCOk ICO-Likidezia ildorako emandako bermeen zenbateko osoa 11 milioi euro izan zen, eta horri esker Nafarroako enpresek 43,3 milioi euroko maileguak eskuratu ahal izan zituzten.

Gaurko topaketan, Ayalak eta Mirandak lan-ildo bateratuak ezarri dituzte Nafarroako autonomoei eta enpresaburuei Finantza Bideratzailearen bidea hurbiltzeko. Proiektu hori ICOk 2010ean jarri du abian. Kreditu-entitateek ukatutako mailegu-eskaerei buruzko informazioa lortu nahi du, berriro ere aztertzeko eta bide alternatiboak aurkitzen ahalegintzeko, kaudimendunak eta bideragarriak diren proiektuek finantzaketa lor dezaten.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa