(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 10 eta 16 urteko adingabekoen artean Interneten erabilera segurua sustatzeko plana aurkeztu du asteartea, 2010.eko martxoak 2

Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lau ikastetxek proiektu aitzindaria garatuko dute, eta guraso eta irakasleak sentsibilizatu eta informatuko dira


Transcripción textual del video

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak, José María Roig Alonso jaunak, eta Hezkuntzako kontseilariak, Alberto Catalán Higueras jaunak, gaur goizean 10 eta 16 urte bitarteko nafar adingabekoei zuzendutako Informazio eta Komunikazioko Teknologien (IKT) erabilera segurua eta arduratsua sustatzeko plana aurkeztu dute. Planaren diseinu eta exekuziorako kontratua, 38.230 euroko gastua baimentzen denekoa, Edex Fundazioari adjudikatu zaio.

Planaren helburu espezifikoak, "Gozatu sareaz segurtasunez" lelopean, ondokoak dira: adingabekoak sarearen erabilera seguru eta osasungarrian trebatzea; informazioa eta ezaguerak handitzea irakasleen eta gurasoen artean; profesional espezializatuen oinarri sendoa sortzea foru lurraldean; publiko jasotzailearen erabilera eta beharrak ezagutzea, eta Hezkuntza Departamentuari baliagarriak suerta dakizkiokeen ondorioak lortzea bestelako ikastetxeetan hedatzeko.

Esku-hartze nagusiak ondokoak dira: plan pilotua Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, irakasleak informatzea eta sentsibilizatzea, prestatzaileen prestakuntza, eta egoeraren eta beharren azterketa.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak, José María Roig Alonso jaunak, eta Hezkuntzako kontseilariak, Alberto Catalán Higueras jaunak, gaur goizean 10 eta 16 urte bitarteko nafar adingabekoei zuzendutako Informazio eta Komunikazioko Teknologien (IKT) erabilera segurua eta arduratsua sustatzeko plana aurkeztu dute. Planaren diseinu eta exekuziorako kontratua, 38.230 euroko gastua baimentzen denekoa, Edex Fundazioari adjudikatu zaio.

Planaren helburu espezifikoak, “Gozatu sareaz segurtasunez” lelopean, ondokoak dira: adingabekoak sarearen erabilera seguru eta osasungarrian trebatzea; informazioa eta ezaguerak handitzea irakasleen eta gurasoen artean; profesional espezializatuen oinarri sendoa sortzea foru lurraldean; publiko jasotzailearen erabilera eta beharrak ezagutzea, eta Hezkuntza Departamentuari baliagarriak suerta dakizkiokeen ondorioak lortzea bestelako ikastetxeetan hedatzeko.
Además de a los alumnos, el plan piloto está dirigido también a madres y padres de los centros escolares implicados, así como a su profesorado. Esku-hartze nagusiak ondokoak dira: plan pilotua Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, irakasleak informatzea eta sentsibilizatzea, prestatzaileen prestakuntza, eta egoeraren eta beharren azterketa

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako esperientzia pilotua Zizur Nagusiko BHIn egingo da (800 ikasle); bestalde, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. Mailakoentzakoa (300 ikasle) Tuterako bi ikastetxetan eta Funeseko batean egingo da. Plan pilotua, ikasleentzat ez ezik, inplikatutako ikastetxeetako guraso eta irakasleentzat ere bada. Aurreikusitako jardueren artean, ondokoak daude: laginketako saio espezifikoak, prestakuntza saio bi 50 minutukoak bakoitza ikasgela bakoitzeko, gurasoentzako prestakuntza saioa, gurasoentzako aukerazko praktika tailer modularrak eta irakasleekin egindako prestakuntza espezifikoko saioa. 

Irakasleen informazio eta sentsibilizazioari dagokionez,eskolako elkarbizitzarekin zerikusia duen “ciberbullyng” terminoari buruzko informazio espezifikoa eskainiko da, eta irakasleei Interneten erabilera segurua eta arduratsuari buruzko ezaguerak eskainiko zaizkie. Aurreikusitako jarduerak ondokoak dira: elkarbizitzako arduradunen saioetan parte hartzea eta hiru orduko prestakuntza saioa irakasleentzat CAPen. 

Planaren bestelako helburua adinekoak prestatzeko prestatutako profesional taldea izatea da, adingabekoen aldeko Interneten erabilera seguru eta osasungarriari dagokionez, eta prestatzaileen sare hori erabiltzea ikastetxe guztietako gurasoei prestakuntza saioak eskaintzeko. Bildutako jarduerak ondokoak dira: hiru orduko prestakuntza saioa, eta laguntzako metodologia eta materiala prestatzea, ondoren gurasoekin egingo den saioan erabiltzeko. 

Prestakuntzako saioetan aztertuko diren gaietako batzuk ondokoak dira: pribatutasuna eta datu pertsonalak; Webcams-en erabilerak eragindako kezkak; gizarte-sareak, abantailak eta arriskuak, eta ezezagunekiko kontaktuak; pribatutasuna, irudiaren erabilera eta datu pertsonalak; ciberbullying, grooming, sexting eta prebentzio neurriak, edo Internet egindako ekintzen lege erantzukizunak.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Uso seguro de Internet

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa