(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Gamesa Altsasuko instalazioari buruzko elkarrizketa-prozesuan hasi dira asteazkena, 2010.eko martxoak 3

Roig kontseilariak kontratuak iraungitzeko neurriak ez direnak aplikatzeko dei egin dio enpresari eta enpresak enplegu-plana iragarri du


Aerosorgailuak.

Nafarroako Gobernua eta Gamesa atzo arratsaldean elkarrizketa-prozesuan hasi ziren Altsasuko instalazioaren etorkizuna aztertzeko, enpresak enplegua iraungitzeko espedientea aurkezteko asmoa duela iragarri ostean. 

Bilera, bi ordutik gorakoa, Iruñean izan zen eta pasa den ostiralean José María Roig Aldasoro jaunak, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak egindako deiari erantzuten dio. José María Roig jaunak Gamesari Nafarroako Gobernuaren energia berriztagarriak garatzeko konpromiso argia gogorarazi zion eta, bereziki, Foru Erkidegoan enpresak duen inbertsio-prozesuarekikoa. Kontseilariak Gamesari langileen kontratuak iraungitzea ez diren bestelako neurri batzuk hartzeko dei egin zion.

Kontseilariak elkarren artean ahalik eta soluzio egokienak hartzea defendatu zuen. Roig jaunak Gamesari jakinarazi zionez, Departamentuak zurrun aztertuko du Madrilen aurkeztutako espedientea eta, hala badagokio, Langileen Estatutuetan ezarritakoaren arabera jakinaraziko du. Roig jaunak Gamesari, enpresa-batzordeak egingo duen bezala, Departamentuaren bitartekotza eskaini zion, bi alderdiek horrela eskatuko balute. Azkenik, kontseilariak gogorarazi zuenez, Nafarroako Gobernuak kasu horretan inbertsiorako laguntza publikoei buruz indarrean den araudia aplikatuko du. Ordezkaritzen buru Roig kontseilaria eta Gamesako zuzendari nagusi operatiboa izan ziren.

Bileran, Gamesak Espainiako sektore eolikoa jasaten ari den egoera azpimarratu zuen, eta horren eragina aerosorgailuen enpresa fabrikatzaileetan, eskaeren jaitsiera garrantzitsua dutenak, instalazioen jarduera egokitzera behartzen duena. Altsasuko instalazioari dagokionez, Gamesak argudiatu zuenez, instalazio horretan fabrikatzen den pala eredua, G52 – 0,850 MW izenekoa, krisiaren ondorio gogorrenak izan dituena da, eta une honetan ia eskaerarik gabe dago. Horrez gain, bidera ezina da instalazio horretan bestelako produktuak fabrikatzea, bere dimentsioak direla eta. Enpresaren ordezkariek kontseilariari adierazi ziotenez, espedientearen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko asmoa dute; halaber, enplegu-plana aplikatzea Altsasuko langileentzat, laneko agintaritza eskudunari eta enpleguari aurkeztutako dokumentuan jasota dagoen bezala.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa