Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidenteak Cintruenigoko Eraikuntza eta Elektrizitateko Lantegi-Eskola bisitatu du
asteazkena, 2010.eko martxoak 3
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zentroan ematen diren ikastaroen hirugarren edizioa finantzatu du 533.972 eurorekin
Sanz presidenteak Cintruenigoko Eraikuntza eta Elektrizitateko Lantegi-Eskola inauguratu du
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, Cintruenigoko Eraikuntza eta Elektrizitateko Lantegi-Eskolaren hirugarren edizioaren inaugurazioan izan da. Ekitaldi horretan, ondokoak ere izan dira: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos; udalerriko alkatea, Adolfo Navascués; eta zentroko zuzendaria, Esther Jiménez.
Cintruenigoko Udala da Eraikuntza eta Elektrizitateko Lantegi-Eskolaren erakunde sustatzailea, eta hirugarren edizio honetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatu du 533.972,20 eurorekin, bere “Lantegi-Eskolak, Lanbide-Etxeak eta Enplegu-Tailerrak programa” laguntzen bidez.
Cintruenigoko Eskolak hartzen duen hirugarren edizioa igeltserotza eta elektrizitateko moduluez osatuta dago. Bi urtez, elektrizitate eta igeltserotzako hogei ikaslek, hamar espezialitate bakoitzeko, ondokoa jasoko dute: bi espezialitateetako prestakuntza teoriko praktikoa; lan egin aurreko prestakuntza: legedia, lan arlokoa eta arriskuen prebentzioa, eta zeharkako prestakuntza: ingurumena, informatika, gaztelania edo lan-orientabidea. Horrez gain, talde-dinamikak erabiliko dituzte beharrezko trebetasun sozialak lantzeko, ezinbestekoak lanpostua mantentzeko, komunikaziorako edo lantaldean jarduteko.
Hogei ikaslek ikasten dute Cintruenigoko Eraikuntza eta Elektrizitateko Lantegi-Eskolan
(
irudia handitu
)
Ikasleen adina 16 eta 24 urte artekoa da eta nazionalitateak ondokoak dira: espainiarrak, portugaldarrak, kolonbiarrak, ekuadortarrak, errumaniarrak eta marokoarrak.
Lehen sei hilabeteetan, ikasleak langabe daude eta garraio-beka jasoko dute. Epealdi horretan, prestakuntza-jarduera Prestakuntzako Ikasgeletan oinarrituko da eta ekainaren 21etik aurrera, Udalak prestakuntza-kontratua egingo die ikasitakoa benetako obran aplikatu dezaten, Loygorri Etxea eraberritzen, udalerriko jauregia..
Eskolaren azken fasean, 2011 amaieran, helburua ikasle horiek zonaldeko enpresetan kokatzea izango da.
Prestakuntza-taldea ondokoek osatzen dute: Enériz Arriazu, igeltserotzako irakaslea; Jesúa Martínez Soriano, elektrizitateko irakaslea; Milva Sesma Rincón, administraria, eta Esther Jiménez Martín, zuzendaria.
Proiektuaren kostu osoa 573.000 eurokoa da, eta horietatik Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak %93 finantzatu dute (533.972 €) eta Cintruenigoko Udalak gainontzeko %7 (39.000 €).