Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Osasun Zerbitzuak brakiterapia intraoperatorioa erabili du lehenengoz ondesteko minbiziaren kasu batean
asteazkena, 2010.eko martxoak 3
Virgen del Camino ospitaleko Kolo-proktologiaren eta Nafarroako Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoaren arteko koordinazioa beharrezkoa izan da
Nafarroako Ospitaleko eta Virgen del Camino ospitaleko medikuen talde batek brakiterapia intraoperatorioa arrakastaz aplikatu du ondesteko minbiziaren kasu batean.
(
irudia handitu
)
Virgen del Camino ospitaleko eta Nafarroako Ospitaleko osasun-profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldeak Nafarroako Osasun Zerbitzuan ondesteko minbiziaren kasu batean brakiterapia intraoperatorioa erabiliz egindako lehenengo ebakuntza arrakastaz egin dute. Kasua gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan María Jesús Calvo Nafarroako Ospitaleko zuzendariak eta Fernando Boneta Virgen del Camino ospitaleko zuzendariak.
Prentsaurrekoan, bi ospitaleetako zuzendariez gain, Fernando Arias eta Elena Villafranca Nafarroako Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko medikuak eta Héctor Ortiz eta Mario de Miguel Virgen del Camino ospitaleko Kirurgia Orokorraren Zerbitzukoak egon dira.
Brakiterapia minbiziaren tratamendu erradioterapikoa egiteko medikuntza-teknika da, eta horri esker erradiazioaren dosi handia aplikatu daiteke azalera txikian (minbiziaren inguruan), eta inguruko ehun normaletara dosi urriak iristen dira, modu horretan, tratamenduaren toxikotasuna minimizatuz. Brakiterapian, erradioterapia konbentzionalean ez bezala, iturri erradiaktiboa minbiziaren barruan (kapsulatuta) edo minbizitik hurbil kokatzen da; hau da, gorputzaren barruan. Kasu zehatzetan gomendatzen da eta modu esklusiboan edo beste tratamendu batzuekin konbinatuta (erradioterapia konbentzionala edo kimioterapia) aplikatu daiteke.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.