(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 125.000 euro erabiliko ditu Cabanillasko “San Juan de Jerusalén” HLHI berritzeko asteazkena, 2010.eko martxoak 3

Kanpoko eta gimnasioko arotzeriak aldatuko dira, ikastetxeko energia-efizientzia hobetzeko


Catalán kontseilaria ikasleak agurtzen.

Catalán kontseilariak Cabanillasko ikastetxe publikoa bisitatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 125.000 euro inbertituko ditu Cabanillasko “San Juan de Jerusalén” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa berritzeko. Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak, Ana María Rodríguez Enériz udalerriko alkateak eta Gloria Martínez Alonso ikastetxeko zuzendariak ikastetxearen instalazioak bisitatu dituzte gaur.

Lanen bidez, eraikinaren iparraldeko eta mendebaldeko arotzeriak aldatuko dira, ikastetxeko energia-efizientzia hobetzeko. Era berean, gimnasioko arotzeriak berrituko dira eta pintura-geruza bat emango da, eta behe solairuko eta ikastetxearen aldageletako komunak berrituko dira.

Catalán kontseilariak Cabanillasko ikastetxe publikoa bisitatu du

Gobernuak 125.000 euro erabiliko ditu Cabanillasko “San Juan de Jerusalén” HLHI berritzeko. ( irudia handitu )

Zenbateko hori Foru Gobernuak iaz Cabanillasko hezkuntza-zentroan inbertitutako 121.712 euroei gehitu behar zaie. Iazko kopurua oztopo arkitektonikoak kentzeko, kanpoko arotzeria batzuk aldatzeko eta lehen solairuko komunak berritzeko erabili zen.

2009-2010 ikasturtean guztira 116 ikasle daude matrikulatuta Cabanillasko “San Juan de Jerusalén” HLHIn. Ikasleak bederatzi taldetan banatuta daude, hiru Haur Hezkuntzakoak (34 ikasle) eta sei Lehen Hezkuntzakoak (82 ikasle). Guztiak G eredukoak dira (gaztelaniaz).

Ikastetxean bederatzi gela daude, hiru Haur Hezkuntzakoak eta sei Lehen Hezkuntzakoak, musikako gela bat, informatikako bat, ikus-entzunezko gelak, ingeleseko gela, plastikakoa eta laborategia. Horrez gain, espazio estalia du gorputz hezkuntzarako, eta 0 eta 3 urte bitarteko zentroa. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa