(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak autonomia erkidegoen eta Estatuaren arteko hitzarmenaren alde agertu da krisiari aurre egiteko osteguna, 2010.eko martxoak 4

Presidentea “Los desayunos de TVE” programan elkarrizketatu dute gaur goizean


Miguel Sanz presidentea

Miguel Sanz BEZa igotzeko neurriaren aurka agertu da

Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, autonomia erkidegoen eta Estatuaren arteko hitzarmenaren alde agertu da krisi ekonomikoari aurre egiteko, alderdien arteko akordio handiaren aldean. Adierazpen horiek “Los desayunos de TVE” programan izandako elkarrizketan esan ditu.

Miguel Sanz jaunaren arabera, “Estatuko hitzarmena funtsean erakundeetan oinarritu behar da, eta ez hainbeste alderdietan; izan ere, normalean, alderdi handien inguruko hitzarmena egiten denean, alderdi horiek Gorte Nagusietan garatzen duten egiteko politikotik egiten da, eta horretan, gailentzen diren interesak oposizioaren edo agintaritzan egindakoaren aldekoak izaten dira”.


Aitzitik, Sanz jaunaren esanetan, “egingarriagoa” da autonomia erkidegoen eta Estatuaren arteko hitzarmena, “alderdiek funtzio instituzionalean jarduten dutelako eta herritarrei kontu eman behar dietelako”. Hala ere, azpimarratu duenez, Presidenteen Konferentzia “ez da tresna egokia”, aurretiaz ezarritako alderdikeria jarreran jarduten baita”, baina bere esanetan, “lanean jardun behar da ezinbestekoa den Estatu mailako hitzarmena lortzeko, eta ondorioz, gastu publikoaren murrizketaz, prozedura administratiboaren sinplifikazioaz, enpresariei ezarri beharreko laguntzen, eta zerga eta osasun erreformez hitz egiteko”.

Elkarrizketa horretan, Sanz presidenteak Nafarroak krisiari aurre egiteko hartutako neurriak defendatu ditu, “bi abantaila nagusi dituztenak, bata, Gobernuaren eta oposizioaren arteko kontsentsua lortu izana, eta bestea, Espainia osoan orain mahai gainean jartzen ari diren neurri batzuk aurretiaz ezarri izana”.

Azkenik, Sanz presidentea Nazioko Gobernuak uztailerako ezarritako BEZaren igoeraren aurka agertu da. “Arazo nagusia enplegua da eta enplegua merkatua berreskuratuta lortzen da. BEZa kontsumoa kargatzen duen zerga da eta oso zaila izango da, enplegu gehiagorik ez bada, kontsumo gehiago izatea, eta zaila izango da, kontsumo gehiago izatea kontsumitzailearengana heltzen diren produktuen kostua handitzen bada”, adierazi du Presidenteak, bere ustez, neurri horrek ez baitu balio defizita murrizteko, kontsumoa handitzen ez duelako eta zerga horrek eragindako diru-sarrerak ere handitzen ez dituelako.

Dokumentazioa:
Entrevista al Presidente Miguel Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa