(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Lanbide Heziketan bederatzi berrikuntza-proiektu garatzea babestu du  osteguna, 2010.eko martxoak 4

Catalán kontseilariak ekimen hauek Donapea IIPn aurkeztu ditu, eta teknologia emergenteetan gaitu ahal izateko bultzatu dira


Catalán kontseilaria, III. Deialdiko proiektuen aurkezpenean.

Hezkuntzak Lanbide Heziketan bederatzi berrikuntza-proiektu garatzea babestu du. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria Iruñako Donapea Ikastetxe Integratu Politeknikoan teknologia, didaktika eta enpresa berrikuntzako bederatzi proiekturen aurkezpenean egon da. Proiektuok Lanbide Heziketako eta Arte Ikasketetako irakasleek garatu dituzte 2008-2009 ikasturtean.

Energia berriztagarriekin edateko uren araztegia egitea herrialde azpigaratuetan ezartzeko, teknologia hibridoa (errekuntza-elektrikoa) automozioan integratzeko proposamena eta jezteko unean errapeko mina hautemateko sistema dira Departamentuak onetsitako proiektuetako batzuk 2008-2009 Lanbide Heziketako Berrikuntzaren III. Deialdiaren barruan. Deialdi horretara irakasleen 23 proiektu aurkeztu ziren. Sei hautatu zituzten eta, gainera, aurretik abiatutako hiru jarraitzea onetsi zen. Hiru proiektu enpresekin lankidetzan egiten dira: Toyota España, Canal 6 Navarra eta Heraclio Fournier eta Fluitecnic.

Zehatz esanda, hauek dira irakasleek bultzatutako proiektuak: ura energia berriztagarriekin araztea (Iruñako Donapea IIP eta Imarkoaingo Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Integratua, Energías Sin Fronteras GKEk eskatuta); teknologia hibridoa (errekuntza-elektrikoa) automozio-ikasketetan integratzea (Iruñako Virgen del Camino IIP, Toyota Españaren lankidetzarekin); irrati eta telebista digitalaren ikerketa modernoa diseinatu eta egitea (Donapea IIP, Canal 6 Navarrarekin batera); diseinu, mekanizatu eta kontrol metrologiko digitalaren prozesuak fabrikazio malguko zelulan integratzea (Politécnico de Tafalla BHI); errapeko min azpiklinikoaren diagnostikoa esneko eroankortasun elektrikoaren bidez (Agroforestal de Pamplona BHI); sistema telematiko berriak ezartzea gela domotikoaren kudeaketan eta kontrolean (Iruñako Virgen del Camino IIP); energia geotermikoaren integrazioa klimatizazio laborategian (Iruñako Virgen del Camino IIP); karta sortetako akatsen analisia kolorean ikuspen artifizialaren bidez (Iruñako Donibane BHI, Heraclio Fournier eta Fluitecnic enpresekin); eta telekomunikazioen urrutiko laborategia diseinatu eta garatzea (Tuterako ETI IIP).

Ekimen horiek aurkezteko ekitaldia Donapea IIPn garatutako telebista eta irrati estudio batean egin da –zuzeneko emankizuna irudikatu da-. III. Deialdia ikasleak gaitzea xede duten hiru proposamen motari irekita dago: prototipoen edo zerbitzuen garapena enpresekin edo zentro teknologikoekin lankidetzan edo horien arazoak ebaztea; teknologia aurreratuak edo ezagutza tekniko berriak edo maketak ikaskuntzarako gehitzea; eta material didaktiko berriak prestatzea, bereziki digitalak. Hautatutako bederatzi programak gauzatzeko, Hezkuntza Departamentuak 200.000 euro inguruko laguntza eman du ekipamendua eskuratzeko eta sustatzaileek ezagutzak eguneratzeko.


Donapeako ikasleak.

LHko Berrikuntzaren III. Deialdian Donapeak irrati eta telebista estudioa martxan jarri du. ( irudia handitu )

Catalán kontseilariak gogorarazi duenez, deialdia Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketan berrikuntza teknologikoa eta didaktikoa bultzatzeko duen ildo estrategikoaren barruan sartzen da. Besteak beste, estrategia hauek ezarri dira: sortutako teknologiak zentroetan integratzea etorkizuneko teknikariak Nafarroako enpresen eskakizunetara egokitzeko, batez ere ETEen kasuan; edo teknologia berriekin esperimentatzeko instalazioak eta planta pilotuak sortzea eta Lanbide Heziketako ikaskuntzetara egokitutako maketak, prototipoak eta material didaktikoak sortzea.

Ildo horretatik, kontseilariak azpimarratu du iazko ikasturtean garatutako proiektuek “zentroek teknologi emergenteak xurgatzeko, egokitzeko eta modu eraginkorrean erabiltzeko, eta kasu batzuetan, horiek sortzeko duten gaitasun handia” islatu dutela. Era berean, kontseilariak gogorarazi du Nafarroa berrikuntza teknologikoaren erreferentea dela sektore emergenteetan, hala nola energia berriztagarrietan, osasunean, automozioan eta elikadura-industrietan, eta bere ustez “berrikuntza-sare indartsua bultzatzen ari da, enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta lanbide heziketako zentroak barne hartuta”. 

1. argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): Ángel María Artieda Sebastián (Virgen del Camino IIP); Pedro José González Felipe Nafarroako Gobernuaren Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia; Alberto Catalán kontseilaria; José María Arraiza Energía Sin Fronteras GKEkoa; eta Roberto Cámara Moreno Canal 6 Navarrako zuzendaria.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa