(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eremu sanitarioan lan egiten duten emakumezkoak izan dira “Desayunos con salud” saioaren gai nagusia osteguna, 2010.eko martxoak 4

Saio horretan, profesional mailan igotzeko unean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunei buruz eztabaidatu da


Eremu sanitarioan lan egiten duten emakumezkoak izan dira “Desayunos con salud” programaren gai nagusia ( irudia handitu )

Eremu sanitarioan lan egiten duten emakumezkoak “Desayunos con salud” saioaren gai nagusia izan dira, gaur goizean izandakoa Osasun kontseilaria buru zela, María Kutz Peironcely. Gai hori aukeratu da, hurrengo martxoaren 8an, Emakume Langilearen Eguna ospatuko delako, Osasun departamentuko titularrak gogorarazi bezala.

Informazio-emanaldian Foru Erkidegoko eta kanpoko sanitate publikoaren eremu desberdinetan lan egiten duten emakume nafarrak izan dira. Bertan, profesional mailan igotzeko unean aukera-berdintasunari buruz duten ikuspegia eta gizonezkoen aldean antzematen dituzten desberdintasunei buruz jardun dute.

Ia guztiak bat etorri dira adieraztean eremu publikoak aukera-berdintasuna laguntzen duela; izan ere, Administraziorako sarbidea azterketa baten bidezkoa da; hala ere, zailtasunak daude bizitza profesionala eta familiarra uztartzeko, bereziki zuzendaritzako postuetan, oraindik ere, familiaren erantzukizuna, neurri handi baten, gizonezkoena baino, emakumezkoena dela jotzen baita.

Halaber, azpimarratu da, batzuetan emakumeek gizonezkoek baino gehiago aukeratu behar dutela euren bizitza profesionala eta familiarra, edo emakumeek etengabe erakutsi behar dutela merezi izan dutela emandako lana, gizonezkoetan gertatzen ez dena, gaur adierazitakoaren arabera.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Plantilla SNS 1999-2009 por sexo.xls

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa