(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Dopinaren aurkako Estatuko Agentziarekin kirol garbiaren aldeko hitzarmena sinatu du ostirala, 2010.eko martxoak 5

Lankidetza-esparrua ezarri da dopinaren aurkako borrokan jardunak gauzatzeko


Transcripción textual del video

María Isabel García Malo Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Francisco Javier Martín del Burgo Dopinaren aurkako Estatuko Agentziako (DEA) zuzendariak hitzarmena sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzeko. Hitzarmen hori dela bide, jardunak gauzatuko dira eta kirolean dopinaren aurkako lankidetza-formulak bilatuko dira. Bestalde, kontseilariak "Kirol garbiaren alde" web orria aurkeztu du eta Departamentuak substantzia debekatuen kontsumoari lotuta dituen ekimenak jakinarazi ditu.

Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko agentziaren arteko lankidetzaren helburu eta xede nagusia kirolean dopina apurka-apurka errotik kentzea eta kirolarien osasuna hobetzea da, zero tolerantzia konpromisoaren barruan.

Hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Dopinaren aurkako Estatuko Agentziak Nafarroan modu aktiboan egoteko konpromisoa hartzen du, egokitzat jotzen diren foroetan, kirolean dopinaren aurka borrokatzeko ekimenak zabaltzeko eta Foru Komunitateak bere lurraldean dituenekin lankidetzan aritzeko. Modu berean, Nafarroak DEArekin mota horretako ekimenak eta lanak koordinatuko ditu, bi erakundeen artean sustatzeko. Horri lotuta, baliteke zabalkunde-kanpainak, balioen hezkuntzako eta kirol garbiari buruzko kanpainak egitea hezkuntza osoaren atal moduan, baita osasunari eta elikadura osasuntsu eta orekatuari buruzko gidak ere.

Dopinaren aurkako hitzarmena sinatzeko ekitaldia

García Malo eta Martín Del Burgo kirol garbiaren aldeko hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Francisco Javier Martín del Burgo Dopinaren aurkako Estatuko Agentziako (DEA) zuzendariak hitzarmena sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzeko. Hitzarmen hori dela bide, jardunak gauzatuko dira eta kirolean dopinaren aurkako lankidetza-formulak bilatuko dira. Bestalde, kontseilariak “Kirol garbiaren alde” web orria aurkeztu du eta Departamentuak substantzia debekatuen kontsumoari lotuta dituen ekimenak jakinarazi ditu.

Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko agentziaren arteko lankidetzaren helburu eta xede nagusia kirolean dopina apurka-apurka errotik kentzea eta kirolarien osasuna hobetzea da, zero tolerantzia konpromisoaren barruan.

Hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Dopinaren aurkako Estatuko Agentziak Nafarroan modu aktiboan egoteko konpromisoa hartzen du, egokitzat jotzen diren foroetan, kirolean dopinaren aurka borrokatzeko ekimenak zabaltzeko eta Foru Komunitateak bere lurraldean dituenekin lankidetzan aritzeko. Modu berean, Nafarroak DEArekin mota horretako ekimenak eta lanak koordinatuko ditu, bi erakundeen artean sustatzeko. Horri lotuta, baliteke zabalkunde-kanpainak, balioen hezkuntzako eta kirol garbiari buruzko kanpainak egitea hezkuntza osoaren atal moduan, baita osasunari eta elikadura osasuntsu eta orekatuari buruzko gidak ere.

Nafarroako Foru Komunitateak DEArekin koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak eta informazioa tratatzeko mekanismoak ezarriko ditu Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek, eta hala denean, Foruzaingoak egin ditzaketen polizia-lanei dagokienez, produktu, substantzia edo metodo debekatuak kirol-establezimenduetan edo gimnasioetan saltzen diren kasuetan.

Era berean, Dopinaren aurkako Estatuko Agentzia eta Foru Komunitatea inplikatuko dira Estatuko Kirol Federazioek sustatu eta Nafarroako lurraldean aplikatu daitezkeen dopinaren prebentzioari eta dopinaren aurkako borrokari lotutako proiektuak dinamizatzen, federazio autonomikoekin lankidetzan.

Horrez gain, Foru Komunitateak, Agentziarekin lankidetzan, kirolariek, eta hala denean, kirol-teknikariek konpromiso etikoak sinatzea sustatuko du, kirol garbiaren eta kirolaren balioen alde.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Kirol garbiaren alde

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa