(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak jada 1.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2012 Nafarroa Planaren erdia bete denean ostirala, 2010.eko martxoak 5

Azpiegitura eta horniduretan aurreikusitako 93 jardueretatik, 88 proiektu abian dira edo amaitu daude


Transcripción textual del video

Nafarroako krisiaren aurkako plan handienak, 2012 Nafarroa Planak, garapenaren epearen erdia bete du eta bertan 1.000 milioi euro inbertitu dira. Planaren erdiko txostenaren arabera, 2008 eta 2009 urteak biltzen dituena, lehentasunezko 92 jardueretatik 88 abian dira edo amaituta daude. Gainera, Planak 3.757 2009an eta 4.048 2009an lanpostu sortu ditu. Zehazki, lehentasuneko 92 jardueretatik, 4 proiektu amaituta daude ((Trascasa Eraikina, Erronkariko Ipar Eskiko Zentroa eta Ogasuneko eta González Tablas kaleko eraikin administratiboak; 67 proiektu exekutatzen ari dira; beste 17 proiektutan lanen aurretiazko jarduerak egiten ari dira (obra-lizentzia, PSIS onartzea, obren adjudikazioa, etab.) eta beste 4 hasteko zain daude.

Horiek dira 2012 Nafarroa Planaren datu esanguratsuenak, Planean bildutako jarduera bakoitzaren emaitzen balantzea eta betetze-maila erakusten dituena, gaur goizeko prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasuneko bigarren presidenteordeak eta kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla jaunak, eta Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiak, Cernin Martínez Yoldi jaunak, adierazi bezala.

Miranda kontseilaria eta Politika eta Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia, Cérnin Martínez, prentsaurrekoan.

Miranda kontseilaria eta Politika eta Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia, Cérnin Martínez, prentsaurrekoan. ( irudia handitu )

Nafarroako krisiaren aurkako plan handienak, 2012 Nafarroa Planak, garapenaren epearen erdia bete du eta bertan 1.000 milioi euro inbertitu dira. Planaren erdiko txostenaren arabera, 2008 eta 2009 urteak biltzen dituena, lehentasunezko 92 jardueretatik 88 abian dira edo amaituta daude. Gainera, Planak 3.757 2009an eta 4.048 2009an lanpostu sortu ditu. Zehazki, lehentasuneko 92 jardueretatik, 4 proiektu amaituta daude ((Trascasa Eraikina, Erronkariko Ipar Eskiko Zentroa eta Ogasuneko eta González Tablas kaleko eraikin administratiboak; 67 proiektu exekutatzen ari dira; beste 17 proiektutan lanen aurretiazko jarduerak egiten ari dira (obra-lizentzia, PSIS onartzea, obren adjudikazioa, etab.) eta beste 4 hasteko zain daude.

Horiek dira 2012 Nafarroa Planaren datu esanguratsuenak, Planean bildutako jarduera bakoitzaren emaitzen balantzea eta betetze-maila erakusten dituena, gaur goizeko prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasuneko bigarren presidenteordeak eta kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla jaunak, eta Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiak, Cernin Martínez Yoldi jaunak, adierazi bezala.

2012 Nafarroa Planak, Nafarroako Gobernuak eta PSNk sustatutakoak eta Foru Parlamentuan 2008ko maiatzaren 23an onartutakoak, inbertsioak aurreikusten ditu hornidura eta azpiegituretan, 4.508 milioi euroan, lau urteko epean (2008-2011), lurraldeko BPGren %23, era horretan, ekonomia nafarra sustatzeko eta dinamizatzeko. Helburua nagusia da, inbertsio horiek, Nafarroari krisi ekonomikoari aurre egiteko indar handiagoa eskaintzen ari direnak, lurralde modernoago bezala etorkizunari aurre egiteko azpiegitura, zerbitzu eta hornidura gehiago eskaintzea.

Planaren zenbateko osotik, lehentasunezkotzat hartutako 92 jarduera aukeratu ziren, eta horietarako 3.560 milioi euro eman ziren. Jarduerak bi taldetan banatzen dira: alde batetik, 87 jarduera (2.408,6 milioi euro) Nafarroako Gobernua arduradun nagusia denekoa eta, bestetik, 5 jarduera (1.043,4 milioi euro) Estatua arduradun nagusi denekoa Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin.

Jarduera horiek hiruhileko jarraipen zehatza izan dute, exekuzioa sustatzeko, bakoitzaren intzidentzia aztertzeko eta horien eragina ebaluatzeko, bereziki enpleguaren eremuan. Gaur egun arte, sei jarraipen-txosten luzatu dira. Horiek egiteko, Gobernuak eragile arduradunak izendatu zituen jarduera bakoitzerako, horiek baitira 2012 Nafarroa Plana betetzen dela zaindu behar dutenak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Informe Ecuador Plan Navarra 2012.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa