(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapena eta Ingurumeneko Departamentuak Aralarreko guardetxe berria eraikitzeko aurretiazko izapidetzeak egiteari ekin dio ostirala, 2010.eko martxoak 5

Hori adierazi du Landa Garapena eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria andreak, egurrarekin egindako arkitekturari buruzko jardunaldi batzuetan


Guardetxea.

Aralarko guardetxe berriaren errekreazio birtualaren aurretiko bista, egurra erabiliko duena bere eraikuntzan. ( irudia handitu )

Landa Garapena eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria andreak, gaur goizean, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Teknikoko Goi Eskolan izandako “Egurrezko eraikuntza” jardunaldietan adierazi duenez, bere departamentuak aurretiazko izapidetzeak egiteari ekin dio Aralarko guardetxe berria eraikitzeko.

Horrela, jardunaldi horietan, Nafarroako Gobernuak eta UNk antolatutakoetan, kontseilariak bere departamentuaren egurrez egindako eraikuntzaren aldeko apustua azpimarratu du, basoko etxe berrian gauzatuko dena. Etxe berri hori aurreko etxea zegoen lekuan eraikiko da eta sortu zenean zituen funtzioak izango ditu.

Guardetxea.

Aralarko guardetxearen goitiko bista. ( irudia handitu )

Era horretan, guardetxea berreraikitzea aprobetxatuko da egurraren eta basoko produktuen gaineko ezaguera eta erabilera sustatzeko. Izan ere, instalazio berria material horien erabileraren erakusle izango da, hastapen hori diseinu-irizpidea izan baita eraikuntza-proiektuan. Horrela, eraikin berria, aurrekoa bezala, Nafarroaren Gobernuaren jabetzakoa, erabat egurrez egindako eraikina izango da, iraunkortasun egiaztagiriduna (pagoa, laritza, pinua), eta Aralar menditik bertatik datorren biomasarekin berotuko da.

Guardetxearen helburu nagusia Aralar mendiaren erabilerak eta aprobetxamenduak kudeatzea izango da, Nafarroako beste mendi batzuetan diren antzeko azpiegiturekin gertatzen den bezala. Halaber, erreferentzia gunea izango da bisitarientzat; izan ere, mendilerroko balore natural, historiko eta etnografikoen informazio-gunea izatea aurreikusita dago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa