(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak babes ofizialeko 137 etxebizitza eraikitzea onartu du; 2010ean 839 etxebizitza egitea daukate aurreikusia astelehena, 2010.eko martxoak 8

137 etxebizitza horiek Iruñean egingo dituzte: 82 Buztintxurin, gazteei errentan uzteko, eta 55 Arrotxapean


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Viviendas de Navarra SA (Vinsa) sozietate publikoari hiru milioi euroko diru-laguntza ematea, Iruñean babes ofizialeko 137 etxebizitza eraiki ditzan, gero errentan uzteko. 2010eko babes ofizialeko etxebizitzen lehen sustapena da. Datozen hilabeteetan gehiago egingo dituzte Ardoin (Zizur Nagusia), Erripagainean (Burlata), Sarrigurenen (Egues) eta Mutiloartean (Iruña). Urtea amaitzerako 839 etxebizitza eraikitzen hasi nahi dute.

Babes ofizialeko etxebizitzak

Gobernuak babes ofizialeko 137 etxebizitza eraikitzea onartu du; 2010ean 839 etxebizitza egitea daukate aurreikusia.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Viviendas de Navarra SA (Vinsa) sozietate publikoari hiru milioi euroko diru-laguntza ematea, Iruñean babes ofizialeko 137 etxebizitza eraiki ditzan, gero errentan uzteko. 2010eko babes ofizialeko etxebizitzen lehen sustapena da. Datozen hilabeteetan gehiago egingo dituzte Ardoin (Zizur Nagusia), Erripagainean (Burlata), Sarrigurenen (Egues) eta Mutiloartean (Iruña). Urtea amaitzerako 839 etxebizitza eraikitzen hasi nahi dute.

Errentan uzteko etxebizitza berri horiei orain arte sustatutako beste 830 gehitu behar zaizkie; horietatik 407 eraikitzen ari dira edo entregatzeko daude, eta 423 "errenta poltsan" dauzkate (poltsa horretan partikularrek Vinsa sozietateari utzitako etxebizitzak dira, errentan jartzeko). Etxebizitza Departamentuaren arabera, poltsa horren bitartez urte amaierarako 200 etxebizitza eskainiko dituzte.

Gaur onartutako 137 etxebizitzak

Gaur Iruñean 137 etxebizitza eraikitzea onartu dute, gero errentan jartzeko. Etxebizitza horietatik 82 Buztintxurin egingo dituzte (55 erregimen orokorrean eta 27 erregimen berezian), Gazteentzako Errenta programa bereziaren barruan, eta gazteek gero erosteko aukera izango dute. Aipatu programa Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatzen du Gainerako 55 etxebizitzak Arrotxapean eraikiko dituzte, erregimen orokorrean. Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua izango dituzte. Asmoa da 2011rako den-denak amaitzea.

Zehazki, gazteentzako erregimen orokorreko etxebizitzak (55) Buztintxuriko Gipuzkoa etorbidean egingo dituzte. Etxebizitza horiek 70m2 izango dituzte, batez beste (40m2 eta 75m2 artekoak dira); gehienetan bi logela egongo dira. Gazteentzako erregimen bereziko etxebizitzak (27) eraikiko dituzte, berriz, Gipuzkoa etorbidean eta Santa Engrazia kalean. Gehienek bi logela izango dituzte, eta, batez beste 67m² (43m2 eta 73m2 artekoak dira). 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Renta Básica de Emancipación: ayudas para el alquiler joven
Subvenciones a arrendatarios de viviendas de VPO en régimen especial

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa