(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek urteroko jaia ospatu dute astelehena, 2010.eko martxoak 8

Nafarroako Larrialdi Agentziak 2009an erretiroa hartu zuten hamaika profesional eta Segurtasun Kontseilarien Elkartea omendu ditu


NLAko eta Iruñako Udaleko arduradunak, omendutako erretirodunekin eta José Javier Boulandier-ekin.

Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek urteroko jaia ospatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) 2010eko Suhiltzaileen Eguna ospatu du gaur. Suhiltzaileak Nafarroako Gobernuko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuari atxikita daude eta 2009an 8.930 larrialdi-egoerarako mobilizatu zituzten.

Toki agintariak aurrean zirela, San Juan de Dios zaindariaren eguna eskualdeko parke guztietan ospatu da. Ekitaldi instituzionala Cordovillako Parke Zentralean (Galar) egin da, Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia, David Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzailea eta Ana Elizalde Urmeneta Iruñako Udaleko Mugikortasun eta Hiritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua bertan zirela. Programaren arabera, 11,30ean meza egin behar zen San Juan de Dios klinikan.

Urteroko jaian, 2009an erretiroa hartu zuten hamaika profesionalei omenaldia egin diete: Fernando Félix Alli González, Juan Antonio Arbilla Izurdiaga, César Ekai Sanz, Antonio Escalada Agreda, Paulino García García, Santos Iriarte Irigoyen, Guillermo Ochoa Irigoyen, Juan Bautista Oteiza Indacoechea, Ángel Benito Sandua Arce, Birgilio Urbiola Ajona eta Jesús María Urtasun Cía. Emandako zerbitzuengatik eta erakutsitako konpromiso publikoarengatik oparitxo bat jaso dute (suhiltzaileen kasko txiki bat). Era berean, NLAk omenaldia egin dio José Javier Boulandier Herrara Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko zuzendari ohiari. Plaka bat eta San Juan de Diosen irudi bat jaso ditu.

2007tik, beharrizana dutenei laguntzen dietenen zaindariaren egunean, Agentziak larrialdiak artatzean eta salbamenduan konpromisoa, zerbitzu-bokazioa eta lankidetza erakutsi duten taldeak edo pertsonak ere aitortu ditu.

Oraingoan, Agentziak Nafarroako Segurtasun Kontseilarien Elkarteak egindako lana eta aurrejoera azpimarratu nahi izan ditu. Elkarte horretako profesionalek merkantzia arriskutsuen zamalanei eta garraoari lotutako jarduerak egiten dituzten enpresei eskaintzen dizkiete haien zerbitzuak. Aconsenaren aldetik, aitorpena (idulkia material teknikoarekin, suhiltzaileek erabiltzen dutena) Jesús Pellejero presidenteak jaso du.

Aurreko edizioetan, hurrengo hauei egin zaie omenaldia: 2007an, Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka, Izaba eta Luzaideko suhiltzaile boluntarioei; 2008an, Ureko Erreskate Taldearen sortzaile eta arduradunei, urte horretan 25. urteurrena bete zuen eta; eta 2009an, Gurutze Gorriari eta DYAri.

3.000 salbamendu eta erreskate baino gehiago 2009an

NLAk 2009an 305.737 larrialdi-egoera kudeatu zituen. Gorabehera horiek direla bide 159.184 baliabide mobilizatu ziren (anbulantziak, aireko baliabideak, osasun-langileak, etab.). NLAko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuari 8.930 alditan deitu zitzaion: 3.077 salbamenduak izan ziren, kopuru osoaren %34,46. Horri lotuta ospitaleetara 2.498 bidaia egin ziren: 2.178 gaixoak eramateko izan ziren, 180 trafiko-istripuetan zauritutakoak eramateko, 33 beste istripu batzuetakoak eramateko, eta 74 organoak eramateko. Erreskateei dagokienez, 423 jardun egin ziren: 100 basoan; 17 urean; 161 trafiko arloan, eta beste 145 izaera desberdinekoak.

Gainerako esku-hartzeak honela sailkatzen dira: 2.663 laguntza tekniko (%29,82); suaren aurkako 2.072 esku-hartze (%23,20); eta 1.118 (%12,52) irteera esku-hartzerik gabe (gezurrezko alarmak eta esku-hartzerik gabeko alarmak).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa