(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Frantziako Bideko bost erkidegoek elkarlanean aritzea erabaki dute, 2010eko Done Jakue urtea dela eta astelehena, 2010.eko martxoak 8

Horretarako, Nafarroa, Aragoi, Gaztela eta Leon, Galizia eta Errioxako Gobernuak lankidetza protokolo bat sinatuko dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak lankidetza protokolo bat sinatuko du laster Aragoi, Gaztela eta Leon, Galizia eta Errioxako Gobernuekin, Frantziako Santiago Bidean kultur arloko eta ondarea zaintzeko jarduerak koordinatzeko eta erromesei babesa eta osasun arreta elkarrekin emateko.

Nafarroako Gobernuak lankidetza protokolo bat sinatuko du laster Aragoi, Gaztela eta Leon, Galizia eta Errioxako Gobernuekin, Frantziako Santiago Bidean kultur arloko eta ondarea zaintzeko jarduerak koordinatzeko eta erromesei babesa eta osasun arreta elkarrekin emateko.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak lankidetzarako oinarrien protokolo orokorra onartu du, Kultura eta Turismo Departamentuak proposatuta. Aipatu bost erkidegoek 2010. urtea Done Jakueren urtea delako erabaki dute elkarlanean aritzea. Mende guztiek 14 urte santu dauzkate, segida honekin: 6, 5, 6 eta 11 urte. Beraz, hurrengo Done Jakue urtea 2021.a izango da. Santiago Bidea multzo historiko eta artistiko izendatu zuten 1962an, eta Europako Kultur Ibilbide 1987an. Gainera, 1993an UNESCOk munduko ondareen zerrendan sartu zuen.

Nafarroako Gobernuaren eta Frantziako Bideak hartzen dituen gainerako erkidegoetako Gobernuen iritziz, ezinbestekoa da protokoloa sinatzea, interes komunen alde egiteko eta erromesei arreta eta segurtasun zerbitzu publiko egokiak eta behar bezalako kultur jarduerak eskaintzeko. Horri dagokionez, autonomia erkidegoek nabarmendu dute Santiago Bidea Europa osoa zeharkatzen duen ibilbide historiko eta kulturala dela eta erromesek ibilbide etengabetzat dutela; horregatik, irudi osoa eskaini beharra dago eta jarduerak koordinatu egin behar dira.

Protokoloari jarraiki antolatutako kultur eta turismo jardueretarako, Nafarroako Gobernuak onartu du dagokion Departamentuak 2010. urtean 69.235 euro baliatzea. Osasunari dagokionez, autonomia erkidegoek asistentzia planak koordinatuko dituzte. Horrez gain, erromesak babesteko prebentzio eta informazio neurriak hartuko dituzte eta herritarrentzako arreta eta segurtasun plan espezifikoak egingo dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa