(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak emakumeen mugimenduek berdintasunaren alde egindako lana aitortu du astelehena, 2010.eko martxoak 8

Beijing + 15 Milurtekoko Garapen Helburuak erdiesteko ezinbesteko tresna dela esan du


Emakumeen Nazioarteko Egunak aurten Nazio Batuetako Emakumeen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordeko 54. saioarekin bat egin du. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak Beijingeko Adierazpena eta horren ekintza-plataforma babesten dituela jakinarazi du. Biak 2010ean New Yorken 189 herrialdek berretsi zituzten. Horiek direla bide, “berriro ere adierazi da emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasuna eta bereizkeria aitortzen jarraitzeko konpromiso politikoa dagoela, gizakien garapen demokratikoa zailtzen duen osagaietako bat baita”.

Martxoaren 8a ospatzea –dio Foru Gobernuaren oharrak- “esan nahi du gobernuetatik emakumeen ahotsak, askotariko iritziak, entzun eta kontuan hartuko direla. Hori dela eta, Gobernu honek aitortu nahi ditu elkarteen, gobernuz kanpoko erakundeen bidez edo zenbait modutan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errealitate posible eta irisgarria izaten laguntzen duten emakumeen mugimendu guztiak”.

Nafarroako Gobernuak ahaleginak eta lan-estrategiak Beijing + 15 izenekoan genero-berdintasunaren arloan dauden akordioekin bat etorriz gauzatuko dituela esan du. Gobernuaren esanetan, “kezketatik ekintzara igarotzeko unea da, batez ere krisi ekonomikoa emakumeengan eta gizonezkoengan eragin desberdina izaten ari den unean, izan ere, krisiak ondorio negatiboak izan ditzake orain arte emakumeen eta gizonen arloan lortutako aurrerapenetan”.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak Administrazio publikoan berdintasuna instituzionalizateko ahaleginak egiten jarraituko duela esan du, “orain arteko jardunak sendotuz, politika publiko eta programa guztiek genero-perspektiba islatu dezaten eta horien inpaktua sexuaren arabera neurtu ahal izateko”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa