(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kutxak Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria sustatu dute asteartea, 2010.eko martxoak 9

Finantza erakundeak ordainduko ditu saria antolatzeko gastuak (gehienez 40.000 euro) eta epaimahaian parte hartuko du


Transcripción textual del video

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eta Nafarroako Kutxako Marketin zuzendariak, Jose Miguel Albizu Gabarik, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria babesteko. Nazioarteko sari horren helburua izango da mendekotasuna murrizte aldera eta mendekotasunak dauzkan jendearen bizimodua hobetzeko jarduera berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta ekimenak sustatzen dituzten pertsona eta erakundeen lana aintzatestea.

2010eko saria 40.000 eurokoa izango da. Saria Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak finantzatuko du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, eta Nafarroako Kutxak saria antolatzeko gastuak ordainduko ditu, gehienez 40.000 euro. Sariaren datozen deialdietan, Nafarroako Gobernuak zenbatekoak eguneratu ahal izango ditu, Segimendu Batzordearen iritziak kontuan hartuta.

Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria emateko hitzarmena sinatu dute

Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria emateko hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eta Nafarroako Kutxako Marketin zuzendariak, Jose Miguel Albizu Gabarik, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria babesteko. Nazioarteko sari horren helburua izango da mendekotasuna murrizte aldera eta mendekotasunak dauzkan jendearen bizimodua hobetzeko jarduera berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta ekimenak sustatzen dituzten pertsona eta erakundeen lana aintzatestea.

2010eko saria 40.000 eurokoa izango da. Saria Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak finantzatuko du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, eta Nafarroako Kutxak saria antolatzeko gastuak ordainduko ditu, gehienez 40.000 euro. Sariaren datozen deialdietan, Nafarroako Gobernuak zenbatekoak eguneratu ahal izango ditu, Segimendu Batzordearen iritziak kontuan hartuta.

Saria Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak gestionatuko du. Egindako jarduera guztietan, baita saria emateko ekitaldietan ere, argi eta garbi agertuko da Nafarroako Kutxak sarien babesle izan dela.

Nafarroako Kutxak, saria antolatzeko gastuak ordaintzeaz gain, sariaren berri ematen eta hautagaiak aukeratzen lagunduko du; alde horretatik, epaimahaiko kide ere izango da. CANen asmoa da, hain zuzen, bezeroek arlo horretan duten inplikazioa aintzatestea. Gizarte aldetik, CANeko bezeroek izugarri babesten dituzte minusbaliotasunaren eta laguntzaren alorreko proiektuak. Horregatik, CANek sari sortu berri hori babestea erabaki du, marketinaren alorrean. 
 
Hitzarmena aplikatzeko, interpretatzeko eta garatzeko, Segimendu Batzorde bat sortuko dute. Batzorde horretako kideak izango dira, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendaria nagusia eta Zuzendaritza Nagusi horretako teknikari bat; eta Nafarroako Kutxaren aldetik, Marketin zuzendaria eta Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendaria.
 
Hitzarmena urte betekoa izango da eta bi alderdiek urtez urte luzatu ahal izango dute, espresuki erabakita.

Saria jasotzeko hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 31n amaituko da. Saria emateko ekitaldia ekainean egingo dute eta, seguru asko, berorren gorentasun Asturiasko eta Vianako Printzea izango da ekitaldiko burua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa