(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren atarian zerbitzuen %70 eskuratu daiteke modu elektronikoan asteartea, 2010.eko martxoak 9

Administrazio elektronikoa ezartzeko zeregina daukan departamentu arteko batzordearen asmoa da herritarrek gehienbat Internet erabiltzea Foru Administrazioarekin harremanetan jartzeko


Administrazio Elektronikoaren Batzordeak egin duen bilerako burua Caballero kontseilaria izan da

Nafarroako Gobernuaren atarian zerbitzuen %70 eskuratu daiteke modu elektronikoan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak web atarian ematen dituen zerbitzuen eskuragarritasun ratioa 44 puntu igo da urte betean: 2009an zerbitzuen %26 eskaintzen zuen modu elektronikoan eta 2010ean %70. Foru Administrazioak 1.354 zerbitzu eskaintzen ditu; horietatik 128 informazioa jasotzeko besterik ez dira, eta 435 zerbitzurekin izapideak goitik behera egin daitezke, hau da, inora joan-etorririk egin gabe.

Nafarroako Gobernuaren atarian herritarrei eta enpresei eskaintzen dizkien 1.354 zerbitzu horiei buruzko informazioa dago. Hala, 821 zerbitzuren fitxetan eskariak egiteko formularioak daude, herritarrek deskargatu eta, gero, bulego edo erregistroetara bertaratuta entregatzeko. Eskuragarritasun ratioa kalkulatzeko transakzio edo elkarrekintza maila hartzen da kontuan.

Herritarrek etxetik mugitu gabe ordenagailuz egin ditzaketen izapide osoei dagokienez, 2009ko urtarrilean 135 zeuden eta orain 435; horietatik 120 gehien herritarrek gehien eskatzen dituztenak dira. Hona hemen izapide horietako batzuk: Gizarte Segurantzan alta emandako titularrentzako osasun txartela eskatzea; lanpostu publikoetarako oposizioetan izena ematea; zergak ordaintzea; udal ekintza eta erabakiak bidaltzea; ehizarako eta arrantzarako baimenak eskatzea; familientzako, adindunentzako eta ezgaituentzako laguntzak eskatzea; liburutegietan liburuak eskatzea, e.a. 

Administrazio Elektronikoaren Batzordeak bilera egin du gaur Nafarroako Jauregian, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria buru zela, azken urtean egindako lana aztertzeko, eta iritzi ona eman du. Izan ere, herritarrentzako zerbitzuen portzentaje handi bat jarri dute Interneten eskura eta arkitektura informatikoko proiektu gehienak aurreikusitako epeetan gauzatzen ari dira. 

Horri dagokionez, 2009an lineako zerbitzuen katalogo berri bat argitaratu zuten, herritarrek zerbitzuak errazago eskuratzeko, eta e-administrazioaren berri emateko tematiko bat jarri dute martxan. Laster “herritarren paper-zorroa” jarriko dute abian: herritarrek interesatzen zaizkien gai administratiboak kontrolatzea espazio mugatua. Gainera, departamentu berrietan Extr@ gestore korporatiboa ezartzen ari dira. Izan ere, asmoa da 2011rako laguntzen eta diru-laguntzen espedienteak elektronikoak izatea, hau da, modu telematikoan bideratzea, eskaria egin eta ebazten diren arte, herritarrek eta enpresek ez dezaten ezer paperean aurkeztu behar, ezta administrazioak ere, barne prozesuan. 


2010erako hamar lehentasun

Administrazio Elektronikoaren Batzorde osatzen dute departamentu eta erakunde autonomo guztietako ordezkariek. Batzordearen zeregina da administrazio elektronikoa sustatzea, planifikatzea eta ezarpena koordinatzea, 2007ko Foru Lege batean zehaztutako ildoen arabera.

Behin 2009an egindako lanak berrikusita, Batzordeak hamar lehentasun ezarri ditu 2010erako. Garrantzitsuena da atariko lineako zerbitzuak digitalizatzen jarraitzea, urtearen amaieran eskuragarritasuna %90ekoa izan dadin. Hori lortuz gero, "Nafarroako herritarren eskubide elektroniko guztiak beteko lirateke”, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaritza Nagusiak esan duenaren arabera. Nafarroako Gobernuak administrazio elektronikoa sustatzen du asmoa delako herritarrek eta enpresek batik bat Internet erabiltzea Foru Administrazioarekin harremanetan jartzeko. Horretarako, dagoeneko zerbitzu asko daudenez eskura, administrazio elektronikoa zabaltzeko eta erabilera sustatzeko kanpainak egin nahi dituzte. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa