(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 702.000 euro inbertituko ditu Garesko HLHI handitzeko asteartea, 2010.eko martxoak 9

Lanak bi fasetan egingo dira, eta lehenengoa datorren ikasturterako amaituta egongo da


Nafarroako Gobernuak 702.000 euro inbertituko ditu Garesko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa handitzeko. Jarduna Nafarroa 2010 Planaren barruan sartzen da, eta bi fasetan egingo da. Lehenengo fasea datorren ikasturterako amaituta egongo da.

Adostutako aurrekontu-esleipenak bi fasetako proiektuen idazketak eragindako gastuak estaltzen ditu, baita lehen faseko lanen zuzendaritza eta betearazpena ere. Ikastetxea zabaltzeko lanen kostu osoa 1,7 milioi eurokoa izango da.

Haur Hezkuntzarako eraikin berria sortu nahi da, gela bereziekin eta laguntza-gelekin. Lehen fasean Haur Hezkuntzako lau gela eta psikomotrizitateko gela bat, hiru komun (bi Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta bat irakasleentzat), eta bestelako espazio erkideak eraikiko dira, hala nola biltegia, atezaintza eta garbiketa- eta instalazio-gelak.

Lehenengo zabalkuntza honekin zentroak epe laburrean dituen beharrizanei erantzutea espero da. Hori dela eta, bigarren fasea ez da bi edo hiru urte barru arte egingo. Orduan Haur Hezkuntzako zortzi gela, informatikako gela bat, laguntza gela bat, ikasleentzako lau komun, irakasleen gela, idazkaritza eta zenbait bulego eraikiko dira. Lanak amaitzean, zentroak hiru lerro oso eskainiko ditu.

Lanak “giltza eskura” sistemaren bidez esleituko dira. Sistema horretan prozedura berean bateratzen dira proiektuen idazketa eta lanen zuzendaritza eta betearazpena. Horren ondorioz, hezkuntza-zentroa eraikitzeko epea murriztu egiten da.

2009-2010 ikasturtean, 418 ikasle daude matrikulatuta Garesko ikastetxe publikoan. 220 ikasle G (gaztelaniaz) eta A (gaztelaniaz euskara ikasgai moduan dutela) ereduetan eta 198 ikasle D ereduan (euskaraz gaztelania ikasgai moduan dutela) ikasten ari dira. Ikasleak Gareskoak eta inguruko herrietakoak dira, hala nola Adios, Artazu, Beraskoain, Zirauki, Eneritz, Girgillao, Legarda, Muruzabal, Jaitz, Tirapu eta Ukar.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa