(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat euro inguru inbertitu du Lana bailaran, Mendazan eta Zuñigan asteazkena, 2010.eko martxoak 10

Sanz Lehendakaria inguru hartan egindako jarduerak ikustera joan da, 2005-2008 aldirako inbertsio planekoak, hain zuzen


Lana bailaran milioi bat euro inguru inbertitu dute

Sanz Lehendakaria Lana bailaran, Mendazan eta Zuñigan izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, 929.171 euro inbertitu ditu 2005-2008 aldirako tokiko inbertsio planean, Lana bailaran, Mendozan eta Zuñigako udalerrian hainbat jarduera gauzatzeko. Horregatik, Foru Erkidegoko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, jarduera horiek ikustera joan da gaur goizean, Toki Administrazioko kontseilaria Amelia Salanueva Murguialdayrekin.

Bisitan aipatu jardueretako batzuk ikusi dituzte, udal ordezkariek lagunduta: Zuñigako udaletxean egindako berrikuntzak, Lana bailaran berritutako zoladura eta zaharberritutako garbitegia, eta Mendazan egindako hobekuntzak, besteak beste. 

Sanz Lehendakariak esan du era horretako bisitak egiten dituztela herrietan zer arazo dauzkaten jakiteko, arazo horiei konponbideak aurkitzeko, dagoeneko martxan jarritako ekimenek eragina izan duten jakiteko eta tokiko azpiegituren planeko jarduerak nola dauden ikusteko. Alde horretatik, adierazi du Santiago bideko autobiaren inguruan enplegua hobetzen ari dela dagoeneko eta landa eremuak lantokietatik gertuago daudela orain.

Gainera, hainbat eskari jaso dituzte: Acedon eguneko zentroa jartzea (orain aurrera eramateko aukerak daude), Mendazan osasun zentro berri bat egitea eta tokiko sareak jartzea (Acedo-Galbarran, adibidez).

Egitaraua amaitzeko, Acedoko Manufacturas Alde "Cuatro Patas" altzari enpresan izan dira.


Lana bailaran milioi bat euro inguru inbertitu dute

Acedoko Manufacturas Alde "Cuatro Patas" altzari enpresara bisita. ( irudia handitu )

Azken lau urteetan 929.171 euro inbertitu dituzte

Azken lau urteetan, 2005-2008 aldirako tokiko inbertsioen planaren barruan, Lana bailaran 471.067 euro inbertituko dituzte; hori Galbarra, Gastiain, Narkue, Ulibarri eta Biloriako jarduerak ere kontuan hartuta. Zenbateko horretatik Toki Administrazioko Departamentuak 275.621 euro jarri ditu. Lan nagusiak izan dira hornikuntza eta saneamendu sareak berritzea eta zolatzea. Halaber, Lanako udaletxea handitu dute eta Gastiaingo eta Ulibarriko udaletxeak berritu dituzte, besteak beste.

Mendazan gutxienez 668.953 euro inbertitu dituzte (Acedo, Asarta eta Ubagoko obrak barne), eta zenbateko horretatik Toki Administrazioko Departamentuak 434.308 euro jarri ditu. Zehazki, argiteria publikoa, zoladurak eta hilerriak hobetu dituzte. 

Zuñigan, azkenik, 345.522 euroko obrak egin dituzte. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak 219.242 euro inbertitu ditu, sareak eta zoladurak berritzeko eta udaletxean hobekuntzak egiteko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa