(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogeita hamar erakunde baino gehiagok parte hartuko dute bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen programari buruzko topaketan asteazkena, 2010.eko martxoak 10

Garcia Malo kontseilariak eman dio hasiera lan saioari eta gaia bi ardatz oinarri hartuta jorratuko dute: arduren partekatzea eta gizarte adostasuna


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eman dio hasiera bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunei buruzko lan saioari, Larrabide gazteen egoitzan. Saioan parte hartu dute, baita ere, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko buruak, Jesus Maria Garcia Antonek; NBIko zuzendari gerenteak, Sara Ibarrola Intxustak; ordezkari politikoek; eta aipatu programan parte hartzen duten toki erakundeetako teknikariek. Nafarroako Gobernuak urtero 290.000 euro jartzen ditu programa horretarako.

Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen programa 2005ean jarri zuten abian, hamalau udalen laguntzarekin. Orain 26 udaletxek parte hartzen dute: Ablitas, Altsasu, Azagra, Barañain, Burlata, Cabanillas, Lizarra, Murchante, Azkoien, Ribaforada, Tafalla, Tutera, Alesbes, Los Arcoseko oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea, Bortzirietako oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea, Uharte, Cintruenigo, Zizur Nagusia, Atarrabia, Irurtzun, Orkoien, Ultzamako oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea, Doneztebe, Iruña, San Adrian eta Erdialdea garatzeko partzuergoa.

Kontseilariak esan duenaren arabera, bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen helburua da gai hori tokian-tokian lantzea, herritarren gertuko ingurunean; eta hori, bi ardatz osagarri oinarri hartuta: arduren partekatzea eta gizarte adostasuna. Halaber, kontseilariak esan du "zaintzaren etika garatzeko proposamena" dela.

Kontseilariaren iritziz, bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunei esker, gizon-emakumeen berdintasuna sustatu da itunetan parte hartu duten toki erakunde eta espazio guztietan. Alde horretatik, adierazi du ezinbestekoa dela “gizon-emakumeen pentsamoldea aldatzea”, eta azpimarratu du tokian tokiko itunei esker "parte hartu duten agente eta erakundeek hausnartu egin dutela eta, ondorioz, aldatu, prestatu eta sentsibilizatu egin direla”; gainera, lortu dute “erakunde anitzek dagokien lurralde edo udalerrian bateratzearen arloko lan programak pentsatzea eta diseinatzea".

Garcia Malo kontseilariak esan du bateratze arloa lantzea dela “berriz pentsatzea, estereotiporik gabe, nola eta non diseinatzen diren udalerrietako jardunbideak, erabilerak, bitartekoak eta zerbitzuak; horregatik, hasierako hipotesiak hipotesi, bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen programa medio bultzatzen diren neurriak ez dira garestiak, aitzitik: bizitza pentsatzeko beste modu bat dira". Kontseilariak bi adibide jarri ditu: udaletxe baten web orrian bateratzearen arloko ideia fabrika bat jartzea, herritarrek adieraz dezaten udalerria nola hobetu daitekeen; eta bizikidetzarako akordioak egitea, printzipioak eta asmoak jasota.

Azkenik, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak honako hau esan du: “tokian-tokian era horretako programak sendotzeko konpromiso eta partaidetza politikoa ezinbestekoa da”. Azkenik, partaideei eskatu die programa baliatzea bateratze arloan bide eta formula berriak asmatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa