(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Navarra, la cultura del vino” eta “Sabores y emociones, verduras de Navarra” erakusketak inauguratu dituzte

asteazkena, 2010.eko martxoak 10

Tuterako San Adriango markesaren jauregian ikus daitezke apirilaren 5era arte


Catalán kontseilaria erakusketen inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da.

“Navarra, la cultura del vino” eta “Sabores y emociones, verduras de Navarra” erakusketak Tuteran jarri dituzte apirilaren 5era arte. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak gaur arratsaldean “Navarra, la cultura del vino” eta “Sabores y emociones, verduras de Navarra” erakusketak inauguratu ditu. Erakusketa horiek Tuterako San Adriango markesaren jauregian ikus daitezke apirilaren 5era arte.

Irekitze-ekitaldian Luis Casado Oliver Erriberako hiriburuko alkatea; Luis Jesús Fernández Rodríguez UNEDen Tuterako zentro elkartuko zuzendaria eta Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko presidentea egon dira.

Erakusketetan izenburu bereko argitalpenetan jasotako eduki esanguratsuenak laburtu nahi izan dira. Horrela, testu, irudi, argazki, errezeta eta lurrinen bidez, Foru Komunitateko ardoen eta barazkien errealitate historikoa eta orainaldia azaltzen da.

Erakusketek izaera ibiltaria dute, eta Tuteraz gain, Nafarroako beste herri batzuetan egongo dira Espainiako geografia zeharkatu aurretik, autonomia-erkidego desberdinetako nafar etxeen bidez. Hain zuzen ere, Foru Gobernuak Espainiako nafar zentroekin lankidetzan antolatzen duen urteroko jarduera da.

Aipatzekoa da bi erakusketetan bi ikus-entzunezko proiektatzen direla, lau guztira. Horietatik bi erakusketa hauetarako bereziki ekoitzitako bideoak dira: bata ardoari buruz (“Vinos de Navarra. La diversidad nos hace únicos”) eta bestea baratzeko produktuei buruz (“Verdura de Navarra. Sabor y emoción”).

Lau pantailetako bat entzungela txiki baten aurrean dago. Gela horretan zortzi aulki daude, eta erdi-itxita dago. Espazioaren apaindura dela bide, badirudi Nafarroako zainzurien lata baten erdia dela, kasuan kasuko etiketarekin.

Erakusketan, batetik, hiru dimentsioko objektuak erakusten dira. Hiru barazki handi (zainzuria, orburua eta piperra) eta mahats-mordo bat daude.

Erakusketa bakoitzean erakusmahai bat dago Nafarroako Gobernuak ardoari, barazkiei eta oro har gastronomiari buruz dituen argitalpenak kontsultatzeko. Horrez gain, bi produktuen alderdiei buruzko galde-erantzunen jolas informatikoa dago, 110 galderakoa. Galdera horiek ukimen-pantaila interaktiboan daude.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da ardoaren erakusketan mahai bat dagoela eta bertan bisitariek zortzi lurrin usaindu ditzaketela guztira. Lurrin horietako bakoitza zilindro batean dago, eta Nafarroako ardoekin zerikusia dute.
Dokumentazioa:
"Navarra, la cultura del vino" erakusketaren diptikoa
"Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketaren diptikoa
"Vinos de Navarra. La diversidad nos hace únicos" bideoa
"Verdura de Navarra. Sabor y emoción" bideoa
Tuterako erakusketaren kartela

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa