(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Zientziaren Komunikazio Sozialaren V. Kongresuko inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da asteazkena, 2010.eko martxoak 10

Ekitaldia Nafarroako Gobernuak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatu dute eta Baluarten egingo da martxoaren 10etik 12ra


Sanz Lehendakariaren parte-hartzea

Sanz Lehendakariak Zientziaren Komunikazio Sozialaren V. Kongresua inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Zientziaren Komunikazio Sozialaren V. Kongresuko (CSC5) inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Kongresua Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan egingo da martxoaren 10etik 12ra.

Lehendakariarekin batera, Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna; Yolanda Barcina Iruñako alkatea; Jaime Manuel del Arenal Fenochio Mexikoko Institutuaren Espainiako ministro zuzendaria; Lourdes Arana Uli Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko zuzendaria; Jaime Pérez del Val Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Kultura Arloko ordezkaria; eta Javier Armentia Fructuoso Iruñako Planetarioko zuzendaria egon dira.

Irekiera-ekitaldian, Ramón Núñez Centella Zientzia eta Teknologia Museo Nazionaleko zuzendariak “Sidereus Nuncius” lanaren faksimile-edizioa aurkeztu du. Martxoaren 12an lan horren argitalpenaren IV. mendeurrena beteko da. Galileo Galileik (Venezia, 1610) idatzitako testu zientifikoa da, eta horretan, teleskopioz egindako behaketa astronomikoak hartu zituen oinarri lehenengoz. Astronomia modernoaren jatorritzat hartzen da.

Era berean, Carl Sagan astrofisikari eta dibulgatzaile estatubatuarraren “Cosmos” telebistako serieari omenaldi txikia egin zaio, hainbat herrialdetan emititu zen dataren hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekitaldi horretan, seriearen zati txiki bat emititu da eta José María del Río telebista-programaren gaztelaniazko narratzaileak parte hartu du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Sanz presidentearen hitzaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa