(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da LHko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe publikoetarako berrikuntza-proiektuen deialdia osteguna, 2010.eko martxoak 11

Gehienez ere sei proiektu lagunduko dira diruz, bakoitza 65.000 eurora arteko laguntzekin


Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe publikoetarako 2010eko berrikuntza-proiektuen deialdirako eskaerak aurkezteko epea ireki du. Laguntza horien bidez irakasle taldeen ekimena, taldeko lana eta lan-sistemen hobekuntza profesionala sustatu nahi da, baita proiektu berriak egitea ere, teknikoak zein didaktikoak.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu zen, 30. zk.an, 2010eko martxoaren 8an. Hiru ardatz ditu:

- Didaktikaren garapen eta berrikuntza arloan, lanbideen irakaskuntzarako interesgarri diren didaktiketan sakondu eta berritzeko prozesuak sartzen dira. Atal honetan, proiektu hauek aurkez daitezke: aplikazio informatikoak edo multimedia-sistemak irakaskuntzarako egokitu eta garatzea zein material didaktikoak eta esku-materialak prestatzea ikasleentzat euskarri digitalean.

- Berrikuntza teknologikoa ikastetxean izeneko kategorian, titulazio bakoitzerako teknika eta teknologietan sakondu eta berritzeko prozesuak sartzen dira, gero ikasgelara edo tailerrera eramateko. Modalitate honetan proiektu hauek aurkez daitezke: eduki teknikoak eta/edo teknologikoak ikasteko prototipoak eta maketak prestatzea zein kasuan kasuko lanbide profilean teknologia aurreratuak edo ezaupide tekniko berriak sartzea.

- Proiektuak garatzea, enpresekin edo zentro teknologikoekin lankidetzan izeneko modalitatean, oinarria da ikastetxea eta bere inguruko enpresak elkarlanean aritzea. Kategoria honetan proiektu hauek aurkez daitezke: lankidetza, enpresa bateko produktu berriak garatzen edo prozesuak hobetzen zein enpresa bateko problema praktiko eta jakinak konpontzea.

Gehienez ere sei proiektuk jasoko dute diru-laguntza, ardatz bakoitzeko bik. Emandako laguntzen bidez ekimenak garatu eta betearazteari lotutako gastuak ordainduko dira. Proiektu bakoitzak gehienez 65.000 euro jasoko ditu (55.000 euro ekipamendurako, 7.000 euro funtzionamendu-gastuetarako eta 3.000 euro joan-etorrietarako eta dietetarako).

Proiektuak 2010ean garatu behar dira, eta amaieran memoria bat egin behar da. Memoria horretan, gauzatutako prozesua eta planteatutako helburuen betetze maila jasoko dira. Salbuespen moduan, Hautapen Batzordeak proiektuaren jarraipena baimendu dezake, aurretik koordinatzaileak justifikatutako eskaera egiten badu.

Eskatzaileak irakasleen taldeak izango dira, eta horietako bat proiektuaren koordinatzailea izango da. Interesdunek eskaera Lanbide Heziketa Zerbitzuko zuzendariari igorri behar diote apirilaren 8rako (egun hori barne hartuta), Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrera (Santo Domingo aldapa, zg, Iruña) edo Administrazio Erkidearen Prozedurari buruzko 30/1992 Legean jasotako beste edozein bulegotara.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa