(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko Prentsa Bulegoak 3.164 albiste argitaratu zituen iaz ostirala, 2010.eko martxoak 12

Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak nabarmendu du, berritasun gisa, bideo laburpenak gehitu dizkietela albisteei


Nafarroako Gobernuaren Prentsa Bulegoak 3.164 albiste argitaratu zituen iaz www.navarra.es web atarian, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren 2009ko txostenaren arabera. Berritasun gisa, informazio nagusiari bideo laburpenak gehitu dizkiote.

Prentsa ohar guztietatik 392 Nafarroako Gobernuaren jarduera instituzionalari buruzkoak ziren. Departamentuei dagokienez, albiste gehien, 346, hain zuzen, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eman zituen; Kultura eta Turismo Departamentuak 326 berri igorri zituen; eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 276. Bestalde, 351 albiste segurtasunari eta larrialdiei buruzkoak ziren.

Prentsa Bulegoak deitutako prentsaurreko eta gainerako informazio jarduerei dagokienez, Gobernuak antolatutako ekitaldien berri emateko 995 deialdi egin zituzten. Deialdi horietatik 168 Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi instituzionalen gainekoak ziren. Osasun Departamentuak egin zituen deialdi gehien, 121, hain zuzen: Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietakoak 97 egin zituen; eta Kultura eta Turismo Departamentuak 96. 

Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak 6,3 milioi euroko aurrekontua zeukan iaz eta zenbateko horren %93,53 egikaritu zuen. Aurrekontuaren %47,6 (hiru milioi euro) baliatu zuten igorpen digitalak egiteko baimena daukaten telebista nafarren ekoizpenak diruz laguntzeko. 

Bideo laburpenak

Esan bezala, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak nabarmendu du informazio garrantzitsuenari bideo laburpenak gehitzen dizkiotela. Ikus-entzunezko horiek argitaratutako albisteen idatzizko informazioaren eta argazkien osagarriak dira. 

Zehazki, joan den urte amaieratik, albistearen goiburuan bideo laburpen bat jartzen dute, albistearen funtsezko informazioarekin. Lehenago ere Nafarroako Jauregian egindako ekitaldien bideo eta audio osoa jartzen zuten; orain, bideo laburpena gehitu diete euskarri horiei.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa