(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak 2009an inbertsioari eta enpleguari eutsi zien krisia gorabehera ostirala, 2010.eko martxoak 12

2010ean nekazaritzako elikagaien industrietarako laguntzei eutsiko zaie eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietara bideratutakoak %28 handituko dira


Transcripción textual del video

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi duenez, 2009an Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak eutsi egin dio, krisia gorabehera, eta inbertsio osoa 275 milioi eurokoa izan da.

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan, nekazaritzako elikagaien sektorearen inbertsioei eta 2009ko portaerari buruzko datuak eskaini ditu, eta 2010ean jarduera horretara bideratutako laguntza publikoen kanpainaren berrikuntza batzuk azaldu ditu. Datuak aurkezteko, Departamentuko titularrarekin batera Jesús María Echeverría Azcona Landa Garapeneko zuzendaria egon da.

Hasteko, kontseilariak azpimarratu duenez, nekazaritzako elikagaien sektoreko (nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiek, nekazaritza-sektorean, eta nekazaritzako elikagaien industriek osatua) adierazle makroekonomiko nagusiek, hala nola fakturazioak, BPGd-k eta enpleguak, erakusten dute sektoreak osasun ona duela, krisi ekonomikoa gorabehera. Sektore horretara inbertsio publikoa bideratuko da aurten ere. Azpimarratzekoa da nekazaritzako elikagaien sektoreak 275 milioi euro inbertitu zituela guztira 2009an: kopuru horretatik 108,4 Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak jarri zituen, eta 166, nekazaritzako elikagaien sektoreak.

Sektorearen 2009ko egoerari dagokionez, Sanzberrok nabarmendu du nekazaritzako elikagaien sektoreak egonkor eutsi diola azken urtean eta duela lau urteko okupazio maila bera duela, hots, 28.000 lanpostu (Espainia osoan tasa %15 jaitsi da). Era berean, kontseilariak azpimarratu du Nafarroako nekazaritzako elikagaiek nazioarteko merkatuan estaldura-tasa handia dutela. 2009an gehiengo historikoak lortu zituen, 150 inguru (108 Espainian). Kontseilariaren esanetan, datu horrek Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorek duen lehia-kokapen ona erakusten du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nekazaritzako elikagaien sektorea 2009an eta 2010ean. pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa