(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria dagoeneko amaitzen ari diren Nafarroako Liburutegi Nagusiko obrak ikustera joan da ostirala, 2010.eko martxoak 12

Altzariak jartzea eta Liburutegi Nagusiko liburuak eramatea besterik ez zaie geratzen


Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berriaren irudia

Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berriaren barrualdea. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren eta Filmotekaren eraikin berriko obrak ikustera joan da. Proiektu hori Nafarroa 2012 Planean dago eta jarritako epeen barruan ari dira gauzatzen. Egindako obren onarpena gaur sinatu dute.

Eraikina Mendebaldeko C unitateko 18-F2 lursailean dago. Eraikinak guztira 8.450,82 m2 dauzka eta behe solairuan 5.563,68 m2 hartzen ditu (lursailaren azalera osoaren %65,84). Eraikinak etxabea, bi solairu eta sotoa dauzka.

Nafarroako Liburutegia “liburutegi orokor” gisa diseinatu dute, eta foru erkidegoko organo bibliografiko gorena izango da. Halaber, erakunde subsidiario gisa, batetik, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema koordinatzeko zentroa izango da; bestetik, Iruñeko eta eskualdeko hiri liburutegi publiko nagusia; eta azkenik, Mendebaldeko eta inguruko hiri liburutegi publikoa.

Eraikina informazioa eta jakintza eskuratzeko zentroa izango da eta edonoren eskura egongo da. Gainera, eraikinean liburutegiko bitartekoei eta gizartea informatzeko interesgarriak diren kanpoko baliabideei buruzko informazioa emango dute; etengabe eta nork bere kasa ikasteko erraztasunak jarriko dituzte; irakurketa sustatuko dute; hezkuntza eta ikerketa bultzatuko dituzte, baita aisia eta kultur ekitaldiak ere; eta azkenik, Nafarroako Filmoteka jarriko dute.

Eraikinaren kanpoaldea plaza txiki ireki bat izango da, kultur ekitaldiak eta ikuskizunak egiteko aproposa; ikuskizunak izan daitezke, adibidez, kontakizunak, antzezpenak eta zinema proiekzioak. 
 


Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berriko obrak ikusteko bisita.

Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berrira bisita. ( irudia handitu )

Kultur ekitaldien eremua. Hainbat zona dauzka: erakusketa iraunkorrak egitekoa, espazio tematiko eta didaktikoa; dokumentuak erakusteko edo beste kultur baliabide batzuk zabaltzeko espazioa; proiekzio aretoa; langileentzako eta altzari gehigarriak biltzeko espazio atxiki bat.

Kontsultak egiteko eta irakurtzeko eremua. Honako hauek dauzka: informazio orokorrerako gune bat, espazio isolatu bat, erabiltzaileak eta liburutegiko langileak trebatzeko gela, katalogoak linean kontsultatzeko espazioa eta liburuak libre kontsultatzeko apalak (10.000 dokumentu eta kontsultak egiteko 120 leku inguru egongo dira). 

Dokumentuak maileguan hartzeko eremua. Sarrera kontrolatuko gunea, jendeari arreta ematekoa, eta sarrerak banatzeko espazioa daude.

Libre ikusteko dokumentu funtsaren eremua. Libre ikusteko 100.000 dokumentu inguru jarriko dituzte.

Nafarroako Filmoteka. Filmotekak edukiko ditu laborategia, ikuskaldiak egiteko tresnak eta segurtasun eta zaintza neurri berezidun biltegiak.

Hemeroteka. Guztira 50 erabiltzaile hartzeko eta aldizkako 500 argitalpen inguru jartzeko lekua dago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa