(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5 milioi euro inguru jarriko ditu Lantegi Eskolak eta Lanbide Etxeak programarako astelehena, 2010.eko martxoak 15

Zenbateko horretatik 1.892.764 euro Burlatako Udalari emango dizkiote, VII Udal Parkea eskolarako


Lantegi tailer bateko ikasleak

Nafarroako Gobernuak 5 milioi euro inguru jarriko ditu Lantegi Eskolak eta Lanbide Etxeak programarako

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Lantegi Eskolak eta Lanbide Etxeak programan 4.883.309 euro jartzea, era honetan banatuta: 2010ean 1.236.956 euro, 2011n 2.672.301 euro eta 2012an 974.051 euro. Zenbateko horretatik guztiagatik 1.892.764 euro Burlatako Udalari emango dizkiote, VII Udal Parkea eskolarako: 311.220 euro 2010eko aurrekontuaren kargura, 1.045.653 euro 2011ko aurrekontuaren kargura eta 535.890a euro 2012ko aurrekontuaren kargura.

Aurtengo deialdira lantegi eskola eta lanbide tailer hauek aurkeztu dira: dementziadunentzako etxez etxeko laguntzari buruzko tailerra, Iruñeko Udalarena; adindunentzako zerbitzuen gaineko tailerra, Lodosako eta Mendabiako Gurutze Gorriarena; adindunentzako zerbitzuei buruzko tailerra, Iruñeko Gurutze Gorriarena; Ablitaseko lorezaintza tailerra; Milagroko lorezaintza tailerra; elkarteen sukaldaritza tailerra, Tuteran; mendekotasunak dituen jendearentzako arreta zerbitzuei buruzko tailerra, Donezteben; adindunentzako eta mendekotasunak dituen jendearentzako arreta zerbitzuei buruzko tailerra, Zizur Nagusian; mendekotasunak dituen jendearentzako arreta zerbitzuen gaineko tailerra, Fustiñanan; Viana/Los Arcoseko lantegi eskola; Lizarrako zaharberritze lantegi eskola; Burlatako VII Udal Parkea lantegi eskola; Aranguren II-Aranzadi Zientzia Elkartea-Mutiloa lantegi eskola.

Lantegi Eskolak eta Lanbide Etxeak programa 1985ean jarri zuten abian eta, gaur egun, 25 urtetik beherako gazte langabeak lan merkatuan sartzeko neurri gisa sendotuta dago; gazteak lan merkatuan sartzen dira prestakuntza, lana eta jarduera profesionala uztartuta. Programan bi laguntza mota daude: batetik, eskolak eta etxeak sustatzen dituzten irabazi asmorik gabeko tokiko erakundeentzako diru-laguntzak, itzuli beharrik gabeak; eta bestetik, gazteentzako bekak.

Lantegi eskolak lan eta prestakuntza zentroak dira. Zentro horietan gazte langabeei prestakuntza profesional okupazionala ematen diete eta prestakuntza hori jarduera profesionalarekin uztartzen dute (benetako lantokietan lan egiten dute). Izan ere, helburua da gazteak ikasitako ogibidean behar bezala jarduteko gai izatea eta lan munduan errazago sartzea.

Lantegi eskolen asmoa da, beraz, ikasleak, hau da, 25 urtetik beherako gazteak, lan munduan sartzea, lantegi eskolan dauden bitartean edo prestakuntza amaitutakoan. Horretarako hainbat metodo, prozedura, giza baliabide eta laguntza teknikorako tresna baliatzen dituzte. Lantegi eskolek bi urte irauten dute. Lehenbiziko sei hilabeteetan ikasleek dagokien espezialitateko jakintza teoriko eta praktikoak jasotzen dituzte eta ikasten dute seguru lan egiten eta laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzen. Gainerako 18 hilabeteetan ikasleek eskola sustatzen duen erakundearekin kontratua bat sinatzen dute eta erabilera publiko eta sozialeko lanak egiten dituzte. Lantegi eskola gehienak arlo hauetakoak dira: eraikuntza, igeltserotza, hargintza, iturgintza, zurgintza, arotzeria metalikoa, forja, soldadura, ingurumena, lorezaintza, basogintza eta zaharberritzea.

Lanbide tailerrak prestakuntza eta enplegua uztartzen dituzten programa mistoak dira. Tailerren helburua da 25 urtetik gorako langabeek enplegua aurkitzeko aukera gehiago izatea eta lan merkatuan errazago sartzea. Ikasleek, sei hilabetean, behar duten prestakuntza profesional eta praktikoa jasotzen dute, erabilera publikoko edo gizarte intereseko lanak eta zerbitzuak emanez. Era horretan, gero errazago sartzen dira lan munduan, besteren konturako langile gisa edo enpresa proiektuak zein gizarte ekonomiako proiektuak diseinatuta.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa