(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 4,6 milioi € bideratu ditu Lizarrerrian kiroldegi berria eraikitzeko eta BHI handitzeko astelehena, 2010.eko martxoak 15

Lanen barruan beste eraikin bat ere egingo da gelekin, eta guztira 10,2 milioi euroko gastua izango du


Kiroldegia eta “Tierra Estella” BHIren gela batzuk hartuko dituen eraikineko fatxadaren berregitea

Gobernuak 4,6 milioi € bideratu ditu kiroldegi berria eraiki eta “Tierra Estella” Institutua handitzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 4,6 milioi euro inbertituko ditu Lizarrerrian eraikin berria eraikitzeko. Eraikin horrek kiroldegia eta “Tierra Estella” Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen (BHI) gela batzuk hartuko ditu. Jardun hori Nafarroa 2012 Planera bilduta dago, eta aurreikuspenen arabera 2011ko irailerako amaituta egongo da.

Foru Gobernuak, gaurko saioan, Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari lanak kontratatzeko baimena eman dio, “Alonso, Hernández Asociados, Arquitectos Grupo Centro 1 SL” enpresak idatzitako proiektuaren arabera. Enpresa horrek eraikin bat eraikitzea proposatu du, sotoarekin, behe-solairuarekin eta lehen solairuarekin. Eraikitako azalera osoa 5.651 m² izango da, eta horietatik 5.167 erabilgarriak izango dira.

Kiroldegia eraikinaren sotoan kokatuta egongo da, eta arauzko bi pista izango ditu kirolean aritzeko, hala nola saskibaloian, eskubaloian eta areto-futbolean, 2.254 m²-ko azalerarekin. Era berean, espazio hori hezkuntza-zentroaren gimnasio moduan erabiliko da, eta patio estali moduan. Kirol-pabilioiaren gainean (lurpean geratuko baita) kanpoko espazioa prestatuko da.

Gelak eraikinaren beheko eta lehenengo solairuetan egongo dira. Zehatz esanda, Batxilergoko hamar gela, laborategi bat, teknologiako gela bat eta bikoizteko sei gela eraikiko dira. Modu horretan, “Tierra Estella” BHIren zuzkidurak handitzen dira. Eraikinaren zati hori eraikitze-fasean dauden beste gelekin pasabide baten bidez konektatuta egongo da.

Kiroldegiaren barrualdearen berregitea

Lizarrerriko BHIko kiroldegiak arauzko bi pista izango ditu. ( irudia handitu )

10,2 milioi euroko inbertsioa guztira

Kiroldegia eraikitzea eta Lizarrako institutua handitzea proiektu zabalago baten barruan sartzen dira. Proiektu horretan beste bloke bat eraikiko da gelekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 10,2 milioi euroko inbertsioa egingo du guztira.

Eraikuntzaren lehenengo fasea 2009ko udan hasi zen, eskolaren esparruan kokatutako frontoiak eraitsita. Ondoren, orube horretan lau altuerako (sotoa, behe-solairua eta bi altuera) eraikin berria eraikitzen hasi dira, eta aurreikuspenen arabera, lanak 2010eko irailerako bukatuko dituzte. 

Bloke honek 5.187 m²-ko azalera izango du, eta 4.641 erabilgarriak izango dira. DBHko hogeita lau gela eta batxilergoko bederatzi izango ditu. Era berean, beste zuzkidura batzuk izango ditu, hala nola liburutegia, hiru laborategi, informatikako bi gela, musikako bi gela, plastikako bi gela, ikus-entzunezkoen gela bat, gimnasioa, teknologiako gela bat eta bikoizteko zazpi gela izango ditu.

Bigarren fasean, kiroldegia eta gela batzuk hartuko dituen eraikin berria eraikiko da, gaur Gobernuak sinatutako akordioan jasotakoaren ildotik.

Gogoan izan behar da “Tierra Estella” BHIn 833 neska-mutil daudela matrikulatuta 2009-2010 ikasturtean. Horietatik 598 DBHn daude eta 235 Batxilergoan, 28 eta 10 taldetan banatuta, hurrenez hurren. Hizkuntza ereduen arabera, 208 A ereduan ikasten ari dira (gaztelaniaz euskara irakasgai dutela), 403 G ereduan (dena gaztelaniaz) eta 222 D ereduan (euskaraz gaztelania irakasgai dutela).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa