(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 650.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Antzokien Sarearen funtzionamendurako astelehena, 2010.eko martxoak 15

Zenbateko horretatik 200.000 euro Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzat izango dira eta 450.000 euro Sarean dauden udalerrientzat


Nafarroako Gobernuak 650.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Antzokien Sarearen funtzionamendurako Zenbateko horretatik 200.000 euro izango dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzat eta 450.000 ero Nafarroako Antzokien Sarean dauden udalerrientzat; udalerrietan diru-laguntza banatuko da baremo jakin bat aplikatuta (albisteari banaketa zehatzaren koadro bat gehitu diogu).

Jakingo duzuenez, Nafarroako Antzokien Sarea 2009an sortu zen, barruko arte eszenikoa babesteko, foru erkidegoko Udalen antzezpen espazioetan. Sarea abian jarri zen, hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak sinatutako lankidetza hitzarmen bati esker.

Sarea sistema egonkor bat da eta, sistema horri esker, Nafarroako arte eszenikoetan parte hartzen duten agenteen koordinazioa, elkarrizketa, informazioa eta lankidetza errazten dira. Sarearen helburu nagusia da adin guztietako herritarrek antzezlan eskaintza hobea izatea Nafarroan.

Alde horretatik, bermatzen da eskaintza askotarikoa eta kalitate onekoa izatea. Halaber, antzezlanak egiteko barruko espazioetan egiten da, ikusleek antzerkiez modu hobezinean goza dezaten eta, ahal den neurrian, bizilekutik gertu.

Nafarroako Antzokien Sarearen beste helburu bat da foru erkidegoko espazio eszenikoak sustatzea eta ezagutzera ematea, baita antzertian, dantzan eta musikan lan egiten duten artista eta sortzaile profesionalak ere.


Diru-laguntzen banaketa

Dokumentazioa:
Detalledelrepartodelassubvenciones.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa