(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek Hobeagotzeko Legea berritzeko akordioa sinatuko dute ostegunean asteartea, 2010.eko martxoak 16

Ekitaldia Nafarroako Jauregian egingo dute eta Popular telebistak emango du zuzenean; Manuel Chaves ministroa han izango da


Hobeagotzeko Legea berritzeko negoziazio batzordea

Negoziazio batzordeak ostegunean sinatuko du Hobeagotzeko Legea berritzeko akordioa. ( irudia handitu )

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa aldatzeko akordioa sinatuko dute ostegunean, Nafarroako Jauregian.

Akordioa, zehazki, Tronu Aretoan sinatuko dute, eguerdiko 13.00etan. Ekitaldiko buruak izango dira, batetik, hirugarren lehendakariorde eta Lurralde Politikako ministroa, Manuel Chaves Gonzalez; eta bestetik, Miguel Sanz Lehendakaria. Horiez gain beste berrogeita hamar bat lagun bertaratuko dira: berrikuntza negoziatzeko batzordeko kideak eta foru erkidegoko agintari nagusiak. 

Popular telebistak zuzenean emango du ekitaldia. Gero, 13.30ean, Chaves ministroak eta Sanz Lehendakariak prentsaurrekoa emango dute; prentsaurreko hori zuzenean ikusi ahal izango duzu Nafarroako Gobernuak Interneten daukan atarian (www.navarra.es), Aktualitatea atalean.
Aurrez, 12.30ean, batzorde negoziatzailea Lehendakarien Aretoan bilduko da, honako hauek buru direla: Chaves ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez. 

Batzordeko kideak dira, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Erakundeekiko Harremanetarako eta Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higueras, eta Toki Administrazioko eta Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday. Idazkaria da Ildefonso Sebastian Labayen, Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

Espainiako Gobernuaren aldetik, Ministro Kontseiluak izendatuta, hauek dira batzordeko kideak (ministroaz gain): Gaspar Zarrias Arevalo, Lurralde Lankidetzarako estatu idazkaria; Fernando Gurrea Casamayor, Erkidegoen Garapenerako zuzendari nagusia; Enrique Ojeda Vila, Erkidegoen Lankidetzarako zuzendari nagusia; eta Elma Saiz Delgado, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria. Akordioa sinatu ondoren, Nafarroako Gobernuak bazkaltzera gonbidatuko ditu batzordekideak, Jauregiko jangelara. 

Bigarren berrikuntza, 1982tik

Legea berritzea Foru Gobernuak eskatu zuen, 1982ko testua gaur egungo errealitate juridiko eta politikora egokitzeko. Izan ere, 2001ean aldaketa txiki bat besterik ez zioten egin: Nafarroako Gobernuko Lehendakaria aukeratzeko prozesu automatikoa kendu zuten eta Lehendakariari Ganbera denbora baino lehen desegiteko ahalmena eman zioten.

Nafarroako Gobernuaren proposamenaren arabera, hauek dira oraingo aldaketak: Nafarroako Parlamentua denbora baino lehen deseginez gero, legealdi berriak lau urte iraungo ditu eta hauteskunde berriak deituko dituzte; hauteskundeen ondoren Gobernurako Lehendakaria hiru hilabeteren buruan aukeratzen ez badute, hauteskundeak deituko dituzte; eta Foru Gobernuaren kanpoko jarduerak eta Europar Batasunarekiko harremanak sakonduko dituzte. Halaber, Nafarroako garapen instituzionaletik eratorritako organoak espresuki aipatzeaz gain (herriaren defendatzailea eta Nafarroako Kontseilua, adibidez), dagoeneko ez dauden irudiak eta zaharkitutako xedapenak ezabatuko dituzte. 

Akordioa indarrean jartzeko, Nafarroako Kontseiluak aurrez txostena egin behar du eta, gero, Nafarroako Gobernuak eta Foru Parlamentuak akordioa onartu behar dute. Espainiako Gobernuak, bere aldetik, akordioa Gorteetara bidaliko du, lege organiko bidez onartzeko.

Dokumentazioa:
Constituida en Madrid la comisión negociadora para la reforma del Amejoramiento

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa