(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an 41 enpresa aritu ziren Gizarteratze eta Lan-munduratze Taldeekin elkarlanean Nafarroan asteartea, 2010.eko martxoak 16

Elkarlan horrek 54 laguni egin die mesede: kontratuak sinatu eta praktikak egin dituzte hainbat lantokitan


2009an Nafarroako 41 enpresa aritu ziren Gizarteratze eta Lan-munduratze Taldeekin elkarlanean: enplegurako prestakuntza programetan parte hartzen duten hainbat lagun kontratatu eta hartu zituzten praktikak egiteko; zehazki 54.

Gizarteratzeko eta Lan-munduratzeko Taldeak Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen ditu. Talde horiek Gizarte Zerbitzuetan lan egiten dute, eremu hauetan: Lizarra, Tafalla, Tutera, Iruñeko eskualdea, iparraldea eta ipar-ekialdea. Helburua da lanean hasteko zailtasunak dituen jendeari laguntzea, banan-banako gizarte laguntza medio. Onuradunek adindunak izan behar dute, 18 eta 65 urte artekoak, langabeak edo enplegu ezegonkorra dutenak eta, betiere, lan-munduratzea eragozten dieten gabeziak edo trebetasun defizitak izan behar dituzte. 

Taldeen zereginak gizarte eta heziketa arlokoak direnez, kideak gizarte langile eta hezitzaileak dira. Langile horiek hainbat betekizun dituzte: harrera prozesuak antolatzea, kasuak balioestea, gizarte eta lan arloko diagnostikoak egitea, esku-hartzea egituratzea, gizarte laguntza eskaintzea eta kasuak gestionatzea.

Hona hemen taldeekin parte hartu duten enpresen zerrenda: Grupo Eulen (Mutiloabeiti), Limpiezas Maju SL (Beriain), Limpiezas Vistabella (Mutiloabeiti), Grupo Uvesco, Sabico Seguridad SA, Elcarte Construccion (Lizarra), La Cepa jatetxea (Lizarra), Izarra taberna eta jatetxea (Lizarra), Katxetas taberna eta jatetxea (Lizarra), Richard taberna eta jatetxea (Lizarra), Florida taberna eta kafetegia (Lizarra), Bodegas Irache (Aiegi), Compactaciones Pardo (Lizarra), Lizarrako Dendarien Elkartea, Lidl Supermercados, Palacio Dos Olivos hotela (Galdio), Lupin taberna eta kafetegia (San Adrian), Los Olivos jatetxea (San Adrian), Las Palmas kafetegia (San Adrian), Disco Bar Anay (San Adrian), San Adriango igerilekuko taberna, Nuestra Señora del Rosario egoitza (Zarrakaztelu), Virgen de Jerusalen egoitza (Artaxona), San Manuel y San Severino egoitza (Tafalla), Hospital Nuestra Señora de la Caridad egoitza (Tafalla), San Bartolome egoitza (Marcilla), San Miguel egoitza (Azkoien), San Francisco Javier egoitza (Faltzes), El Cortijo jatetxea (Azkoien), Peñalen hotela eta jatetxea (Azkoien), Don Diego erretegia (Faltzes), Villa Marcilla jatetxea (Marcilla), Beratxa jatetxea (Tafalla), El Mirador ostatua (Barasoain), El Castillo ostatua eta erretegia (Larraga), Casa Perico (Larraga), Txapi Txuri landa ostatua (Murillo el Fruto), Eroski hipermerkatua (Tutera), Eroski Center (Milagro eta Tutera) eta Conservas Napal (Valtierra).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa