Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azaldu du, baita ere, bihar desblokeatuko dutela ordezkapenak kontratatzeko sistema
Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilariak azaldu du Osasunbideko langileen gastua kontrolatzeko politikak ez duela eraginik izango "osasun arretaren kalitatean". Politika hori aurrera eramatea Osasun Departamentuak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostu zuten otsailean.
Kontseilariak gaur goizean eman du hori aditzera, prentsaurrekoan. Halaber, jakinarazi du bihar desblokeatuko dutela Osasunbideko langileen ordezkoak kontratatzeko partida; izan ere, I. kapituluari zegozkion langileen partiden gaineko “barne administrazioko egokitzapen” baten ondorioz blokeatu zuten. Horrek esan nahi du behar izanez gero ordezkapen kontratuak egiten jarraituko dutela, baina "gastua gestionatzeko politika zorrotzarekin”.
Kontseilariak esan du partidak egokitu dituztela eta gastuari eusteko politika antolatu dutela, hain zuzen, otsailean Osasun Departamentuak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak sinatutako akordio bati jarraiki (langileen arloan eskumena daukan Funtzio Publikoko atala bigarren departamentu horren mende dago). Akordioa sinatu zuten Osasunbideko langileen gastuaren segimendua egiteko eta kontrolatzeko, baliabide publikoak hobeto erabiltze aldera. Kontseilariak argitu du ez dela "Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku-hartzea".
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.