(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Zuzendaritzak herritarrentzako Zerbitzuen Gutun berria aurkeztu du asteazkena, 2010.eko martxoak 17

Helburua da Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuen inguruko informazioa bulegoan bertan, telefonoz eta modu telematikoan emateko sistema hobetzea


Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiak, Marta Alvarez Alonsok, herritarrentzako Zerbitzuen Gutun berria aurkeztu du. Gutun berriaren asmoa da dauden zerbitzuen gainean bulegoan bertan, telefonoz eta telematika bitartez informazioa emateko sistema hobetzea.

Gutun horretan jaso dituzte batetik, atalei buruzko informazioa; eta bestetik, Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu duen konpromisoa eskaintzen duen informazioaren inguruan: erantzuteko denbora, informazio eguneratu eta banan-banako arreta, adibidez. Alde horretatik, bermatzen dituzte intimitatea eta espedienteen egoeraren berri emateko adeitasun deiak egitea. 

Hona hemen telefono bidez ematen dituzten zerbitzuak: baliabide eta zerbitzuei buruzko informazio orokorra, hasitako izapide partikularrei buruzko informazioa, sarrera proben emaitzei buruzko informazioa, egindako dokumentuen kopien harrera, eta departamentuko langile eta zerbitzuekin telefonoz hitz egitea.

Bulegoan bertan zerbitzu hauek ematen dituzte: baliabide eta zerbitzuei buruzko informazio orokorra, hasitako izapide partikularrei buruzko informazioa, sarrera proben emaitzei buruzko informazioa, eskarien eta beste idazki batzuk jasotzea, eta inprimakiak entregatzea. 

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren ataria medio informazio hau ematen dute: baliabide eta zerbitzuei buruzko informazio orokorra, gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentroei buruzko informazioa eta harremanak, oinarrizko gizarte zerbitzuei buruzko informazioa eta harremanak, helbide elektronikoz jasotako eskariei erantzutea eta modu telematikoan eskariak bideratzea.

Zuzendaritza Nagusiak, bulegoko bertako zerbitzuei dagokienez, erabaki du, batetik, eduki teknikoko informazioa banan-banan ematea eta eskatzaileen intimitatea bermatzea; eta bestetik, itxaroten hamar lagun baino gehiago eta irekita bi informazio gune badaude, beste informazio gune bat irekitzea. 

Telefono bidezko informazioari dagokionez, konpromiso hauek hartu dituzte: arratsaldez hiru ordu gehiagoan aritzea deiak hartzen, 2010eko apiriletik aurrera; mendekotasun espediente bat hasi duten lagunei informazioa emateko dei bat egitea, gutxienez, espedientea itxi baino lehen; kasu konplexuetan, interesdunari espedientearen egoeraren berri emateko dei bat egitea, gutxienez, espedientea amaitu baino lehen; eta herritarrak eskatutako foru erkidego hizkuntza ofizialean erantzutea.

Bulegoan eta telefono bidez emateko informazioari dagokionez, beste konpromiso batzuk ere hartu dituzte, esaterako: eskaria egindakoan eskura ez zegoen informazioa ematea, bi lanegunen buruan, telefono bidez edo helbide elektronikora idatzita (salbu asko landu behar den informazioa); eta tratu adeitsua ematea.

Nafarroako Gobernuaren atarian, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak hitzartu du egindako kontsultei bost egunen buruan erantzutea, salbu informazioa estatistikoa eta berezia bada edo landu egin behar bada; eta Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen Katalogoko edukia gehienez zazpi lanegunen buruan eguneratzea, berritasuna sartzen denetik.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Carta de servicios de Asuntos Sociales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa