(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du ETAren azken hilketa, jendarme frantsesarena asteazkena, 2010.eko martxoak 17

Elkartasuna adierazi die hildakoaren senideei eta jendarmeria frantsesari, eta eskertu egin dio Frantziako Gobernuari terrorismoaren kontrako borrokan inplikatzea


Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du ETAren azken hilketa, jendarme frantsesarena

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du, zorrotz, Jean-Serge Nerin jendarmearen hilketa. Jendarmea ETA talde terroristak hil zuen bart gauean, Frantziako Dammarie-les-Lys herrian.

Halaber, Foru Gobernuak elkartasuna eta babesa adierazi die hildakoaren senideei eta jendarmeria frantsesari. Alde horretatik, eskerrak eman dizkio berriz Frantziako Gobernuari terrorismoaren kontrako borrokan inplikatzeagatik.

Nafarroako Gobernuak eskatu du indar demokratikoek bat egitea terrorismoari kontra egiteko. Izan ere, Gobernuaren iritziz ezinbestekoa da Espainian eta Frantzian indar polizial eta judizialek bat egitea, terrorismoa akabatzeko. 

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek gaitzetsi du hilketa, gaur goizean, Nafarroako Parlamentuaren Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean egin duen agerpenean. Catalan kontseilariak honako hau esan du: “hilketa berri horrekin ez dute lortuko balio demokratikoak eta askatasuna defenditzeari utz diezaiogun. Guztion artean lortuko dugu ETAren terrorismoa suntsitzea”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa