(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskara sustatzeko 614.381 euroko diru-laguntza deialdia egin dute asteazkena, 2010.eko martxoak 17

Zenbateko horretatik 394.381 euro izango dira helduei euskara irakasteko eta 220.000 euro hedabideetan euskara erabiltzea sustatzeko


Nafarroako Gobernuak foru erkidegoan aurten euskara sustatzeko diru-laguntzen bi deialdi argitaratu ditu. Zenbatekoa, guztira, 614.381 eurokoa da. Zenbateko horretatik 394.381 euro izango dira helduei euskara irakasten dieten erakundeentzako; eta 220.000 euro eduki guztia edo edukiaren parte bat euskaraz argitaratzen edo ematen duten Nafarroako egunkari, irrati eta telebistentzat.

Euskara irakasten duten erakundeentzako (euskaltegi eta gau eskolentzako) laguntzak izango dira, batetik, bertaratzeko ikastaroetarako (astean gutxienez lau eskola ordu eman behar dituzte eta ikasturtean 120 ordu); bestetik, barnetegietarako (gutxienez 60 ordukoak eta gehienez lau astekoak izan behar dute); eta, azkenik, Internet bidezko ikastaroetarako (gutxienez 120 ordukoak izan behar dute). 

Diru-laguntzen zenbatekoa ikasle kopuruaren eta irakaskuntza motaren araberakoa izango da. Bertaratzeko eta Internet bidezko ikastaroetan, adibidez, ikasle eta ordu bakoitzeko 0,80 euro jasoko dituzte; eta barnetegiek ikasle eta eguneko 5,55 euro.

Laguntza horiek jaso nahi dituzten erakundeek eskariak eta dokumentuak aurkez ditzakete Internet bidez edo, bestela, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Euskarabidean edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako bulegoren batean. 2009-2010 ikasturteko bigarren hiruhilekoan (urtarrila, otsaila eta martxoa) laguntzak eskatzeko azken eguna martxoaren 27a da; hirugarren hiruhilekoan (apirila, maiatza eta ekaina) maiatzaren 10a; udaran (uztaila, abuztua eta iraila) urriaren 4an; eta 2010-2011 ikasturteko lehen hiruhilekoan (urria, azaroa, abendua) urriaren 29an. 

Ikasle, talde, irakasle eta abarrei buruzko informazioa errazago aurkezte aldea, Euskarabideak tresna informatiko berri bat jarri du erakundearen atarian (www.euskarabidea.es). Tresna hori nola dabilen erakusteko, otsailaren 25ean informazio bilera egin zuten euskara irakasten duten erakundeekin. 

2009-2010 ikasturtean 1.537 lagun daude matrikulatuta euskara irakasten duten eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen dituzten zentro pribatuetan. 

Hedabideentzako laguntzak

Nafarroako hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak emango dizkiete, batetik, gehienbat foru erkidegoan zabaltzen diren eta deialdia argitaratu bitartean etengabe lanean aritu diren egunkari eta aldizkariei; Nafarroan aldia-aldian programak ematen dituzten eta foru erkidegoen baimena duten irrati eta telebista kateei; eta Internet bidez euskarazko albisteak zabaltzen dituzten hedabideei. 

Ez dira sartzen alderdi politiko, sindikatu eta elkargo profesionalek argitaratutako lanak; elkarteek, kirol taldeek eta fundazioek bazkideei emateko argitaratutakoak; eskola aldizkariak, aldizkari espezializatuak eta irakurle berezientzako kultur aldizkariak; ikuskizunen gidak; udalen informazio aldizkariak; informazio espezializatua emateko informazio orriak; eta beste hedabide baten barruan banatzen diren tartekoak. 

Deialdi horri dagozkion 220.000 euroak honela banatuko dituzte: 170.000 emango dizkiete erabat euskaraz lan egiten duten hedabideei; eta 50.000 euro euskarazko eduki batzuk dauzkaten egunkari, irrati eta telebistei. Jasotako diru-laguntza ez da izango, inola ere, atal bakoitzerako emandako zenbatekoaren %20 baino handiagoa, ezta onartutako aurrekontuaren %70 baino gehiago. 

Eskariak eta behar den dokumentazioa (erakundearen izaera juridikoa euskararen erabilerari buruzko proiektu zehatza, e.a.) aurkezteko azken eguna apirilaren 16a da. Dokumentuak aurkez daitezke Internet bidez edo, bestela, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Euskarabidean edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako bulegoren batean


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa