(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Pirinioetako inbertsio eta laguntzei eutsiko die asteazkena, 2010.eko martxoak 17

Salanueva kontseilaria inguru horretarako Planaren Jarraipen Batzordearen buru izan da gaur


Nafarroako Gobernuak Pirinioetako inbertsio eta laguntzei eutsiko die. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak gaur adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak Pirinioetan inbertsioak egiten eta inguru horren aurrerapenean laguntzen jarraituko du. Salanuevak konpromiso hori gaur jakinarazi du, bera buru duen Pirinioetako Planaren Jarraipen Batzordearen bileran. Batzorde horretan, inplikatutako toki entitateak ordezkatuta daude. Pirinioetako 2007-2009 Plan Berezian orain arte 208,9 milioi euroko inbertsioa egin da Foru Gobernuko departamentu guztien jardunen bidez.

Horrez gain, kontseilariak nabarmendu duenez, planak ez du murrizketarik izan krisia gorabehera, 2010ean abian zeuden jardunak egiten jarraituko baita. Orain arte gauzatutakoa sendotu beharko da, ez inbertsioekin bakarrik, baita kudeaketa on batekin ere. Salanuevak adierazi du neurri horiek formula baten bidez egingo dutela aurrera, esaterako planaren bidez edo haranekin egindako fundazioen bidez, azken hori sistema arinagoa izan daiteke eta. “Helburua ideiak behetik gora etortzea da”, adierazi du.

Planak indarrean egin dituen hiru urteetan, Nafarroako Gobernuak berrogeita hamar jardun zehatzen garapena finantzatu du, Gobernua osatzen duten departamentuen jarduerari dagozkionak, eta inguru horretarako hamar proiektu enblematiko aztertu edo ezarri dira. Orain arteko inbertsioa 208.939 eurokoa izan da, hau da, biztanle bakoitzeko 18.917 euro batez beste. Jardunak bat datoz Nafarroako Gobernuko departamenduen jarduerarekin. Betearazpen mailaren arabera, aipagarrienak zerbitzu publikoetarako sarbidea hobetzearekin lotuta daude, aurrekontuaren %306 gauzatuta baitago, turismo-sektorea sustatzea eta dibertsifikatzea (%205,44), kultura- eta ondare-baliabideak berreskuratu eta babestea (%195,59) eta hirigintza-garapena eta etxebizitzarako sarbidea hobetzea (%188,45). Horrez gain, aldi honetan errepideko komunikazioak hobetu dira eta lehen sektorearekin lotutako jarduerak sustatu dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa