(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2 milioi euroko inbertsioak onetsi dira azpiegituretarako Iruñerriko zenbait herritan asteazkena, 2010.eko martxoak 17

Gobernuak 1.264.785 euro finantzatu ditu Toki Inbertsioen Planaren bidez


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak 2.056.047 euroko inbertsioak onetsi ditu Iruñerriko zenbait herritan azpiegiturak hobetzeko. Lan horiek Toki Inbertsioen Planera bilduta daude 2005-2008 eta 2009-2012 aldietarako, Nafarroako herrietan hobekuntza-proiektuak egiteko. Modu horretan, Nafarroako Gobernutik 1.264.785 euroko diru-laguntza osoa jasoko dute.

Jarraian, alfabetoaren arabera ordenatuta, kasuan kasuko lanak hartuko dituzten herriak eta entitateak, emandako diru-laguntzak eta inbertsio osoaren zenbatekoa (parentesi artean) agertzen dira:

-ARANGUREN: 140.277 € (302.223 €). Diruaren bidez herriko hilerria handituko da, alboko lurretan, gaur egungo lurren iparraldean, 700 m2-ko azaleran. Jardunean itxiturak, barruko urbanizazioa, nitxoen eta estalkiaren eraikuntza sartzen dira. Era berean, gaur egungo hilerrian esku-hartzea egingo da, hondatuta dauden osagai puntualetan.

-ETXARRI: 25.546 € (31.933 €). Aurkeztutako proiektuan Etxarriko hirigunean argiteria publikoa zabaltzeko lanen ezaugarriak deskribatzen dira. Jardun hauek egingo dira: zazpi argi-unitate ezarriko dira; herrian sartzeko errepidean bost argi-unitate jarriko dira 150w-ko lanparekin; argi-puntu berriak elikatzeko linea berriak jarriko dira, kasuan kasuko lan zibilekin; ordeztu beharreko instalazioa zatikatuko da; eta lotuneak eta konexioak egingo dira.

-EGUESIBAR: 96.864 € (138.377 €). Lanen bidez sareak berritu eta euri-urak kanalizatuko dira. Zehatz esanda, isurbide berria eraikiko da bide zaharrean sortutako euri-urak biltzeko eta euri-urak husteko sare orokorrera eramateko. Hauek dira lan hauetako unitate esanguratsuenak: 14 unitate belar-sastrakak garbitzeko eta zuhaitzak mozteko; 399 ml. belar-sastrakak garbitzeko, eraisteko eta azaleko garbiketarako; 543 m3 lubakietan zulatzeko; 399 ml sarbideko pasabidea zulatzeko; 797 m3 lurrez betetzeko; 356 m3 lubakiak lurrez betetzeko; 187 m3 hartxintxarrekin lubakiak betetzeko; 315 mm-ko diametroko PVCzko 399 ml hodi; 200 mm-ko diametroko 84 ml hodi; polipropilenozko 28 kutxatila-unitate estalkiarekin edo hesi-sarearekin; eta erregistro-putzuaren bi unitate hormigoi aurrefabrikatuzkoak, 1000 mm-ko diametrokoak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa