(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak Foru Eraentza Hobeagotzeko Legea eraldatzea adostu dute osteguna, 2010.eko martxoak 18

NFEBHLO gaur egungo errealitatera egokitzeko prozesua Foru Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eta Gorte Nagusiek onetsi behar dute 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren eraldaketa itundu dute gaur, 1982an onetsitako testua gaur egungo errealitate juridiko-politikora egokitzeko, 28 urtez indarrean egon eta gero.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta Manuel Chaves hirugarren presidenteordea eta Lurralde Politikako ministroa eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakaria buru izan dira. Nafarroa-Estatua negoziazio-batzordearen sinadura-ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak egon dira.

Sanz eta Chaves

Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak Foru Eraentza Hobeagotzeko Legea eraldatzea adostu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren eraldaketa itundu dute gaur, 1982an onetsitako testua gaur egungo errealitate juridiko-politikora egokitzeko, 28 urtez indarrean egon eta gero.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta Manuel Chaves hirugarren presidenteordea eta Lurralde Politikako ministroa eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakaria buru izan dira. Nafarroa-Estatua negoziazio-batzordearen sinadura-ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak egon dira.

Eguneratzea Foru Gobernuak eskatu du eta hogei bat artikulu baino gehiago ukitzen ditu, gehitutakoen eta aldatutakoen artean, baina funtsezko eraldaketak hurrengo hauek dira: Nafarroako Parlamentua behar baino lehenago deseginez gero legegiltzaldia lau urtera zabaltzea eta hauteskunde berriak deitzea. Era berean, ganbera desegingo dela ezarri da eratu eta hiru hileko epean Foru Komunitateko lehendakaria hautatu ez bada. Bestalde, Nafarroak Europar Batasunean erabakiak hartzen parte hartuko duela ezarri da Nafarroaren eskumenak edo interesak ukitzen dituzten gaietan.


Chaves eta Caballero akordioa sinatu eta gero.

Chaves eta Caballero presidenteordeak, akordioa sinatu eta gero. ( irudia handitu )

Horrez gain, Nafarroaren garapen instituzionaletik eratorritako organoak esanbidez aipatu dira (Arartekoa eta Nafarroako Kontseilua), gaur egun ez dauden erakundeak edo xedapen zaharkituak ezabatu dira, beste batzuen aipamena gehitu da (Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea eta fiskal nagusia) eta 1982ko terminologiak gaurkotu dira.

Alderdiek hitzartu eta dokumentuan jasotakoaren arabera, azken 28 urteetako esperientzia ikusita, “komeni da Foru Komunitateak mende honetan dituen erronka berriei Foru Eraentza hobetuta eta eguneratuta aurre egitea”, “askatasun- eta aurrerapen-emaitza egiaztatuen esperientzia sakonduz”. NFEBHLO “elkarbizitza antolatzeko eta Nafarroaren garapena Autonomien Estatuaren barruan sustatzeko tresna egokia da”. Eraldaketa hau historiako bigarrena da; 2001ean alderdi puntual bat baino ez zen aldatu, hau da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria hautatzeko prozesu automatikoa ezabatu zen, eta Lehendakariari Parlamentua behar baino lehenago desegiteko ahalmena esleitu zitzaion.

Chaves presidenteordeak azpimarratu duenez, gaurko ekitaldia “garrantzitsua da Nafarroarako, Espainiarako eta Autonomien Estatuaren garapenerako”. Gaurko akordioa “elkarrizketa eta adiskidetzearen tradizio politiko eta juridikoan” sartzen da. Presidenteordearen esanetan, “Foru Komunitateko autogobernu-tresna nagusia” hobetzen laguntzen du, eta “Autonomien Estatuko ezaugarri enblematikoenetako bat osatzen du: Espainiako aniztasuna bereganatzeko eta bereizgarriak aitortzeko gaitasuna, espainiar guztien arteko berdintasun-printzipioa murriztu edo kaltetu gabe”.

Bestalde, Sanz Lehendakariak gogorarazi duenez, “Nafarroako foru-eraentzaren funtsezko ezaugarria ituna da, alderdi desberdinen arteko akordioa”, eta itun edo akordio hori “leialtasunez eta konpromisoz” betetzea. Lehendakariaren esanetan, gaur sinatutako akordioak esan nahi du hobekuntza “bizirik dagoela” eta tresna “baliagarria” dela Nafarroaren orainaldirako eta etorkizunerako. “Gaur hemen bildu gara, ez hobekuntza beste zerbaitekin aldatzeko, eguneratzeko eta hobetzeko baizik”, esan du Sanzek. Bere esanetan, testuak “Nafarroako herritar gehienen babes iraunkorra” du eta, gainera, “Nafarroak Espainia osoari konpromisoa erakusteko elkartasun-tresna da”.

Gogoan izan behar da akordioa sinatu arren ez dela berehala indarrean jarriko; izan ere, eraldaketa-proposamena onetsi behar dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kontseiluak aurretiaz txostena eginda, eta Foru Parlamentuak. Bestalde, Espainiako Gobernuak ituna Lege Organikoaren proiektu moduan formalizatu eta Gorte Nagusietara igorri behar du Espainiako antolamendu juridikoan Lege Organiko moduan gehitzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Negoziazio-batzordearen akordioa
Chaves presidenteordearen parte-hartzea
Intervención Presidente Sanz

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa