(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko buruari harrera egin dio osteguna, 2010.eko martxoak 18

Carlos Divar Iruñera etorri da, Nafarroako Justizia Administrazioa ezagutzera


Sanz Lehendakaria Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko buruarekin egon da. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Foru Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak Nafarroako Jauregiko bulego ofizialean hartu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko burua, Carlos Divar Blanco. Izan ere, Botere Judizialeko burua foru erkidegora etorri da, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak ezagutzeko, eta, bide batez, Lehendakariarekin bildu da.

Carlos Divarrek eskerrak eman dizkio Sanz Lehendakariari, Nafarroako Justizia Administrazioak oso ondo funtzionatzen duelako eta Nafarroako Gobernua Epailetzari laguntza instituzional eta ekonomikoa emateko prest egoten delako beti. BJKNko buruak nabarmendu du Justiziaren modernizazioan Nafarroako erkidegoa erreferentea dela estatu osoan, informatika eta azpiegitura aldetik tresna aurreratuak dituelako.

Sanz Lehendakariak eskerrak eman dizkio Carlos Divarri eta azpimarratu du Nafarroako Gobernua eta organo judizialak elkarrekin lan egiten dutela, estu-estu.

BJKNko burua Kontseiluan Nafarroako gaiez arduratzen den kidearekin, Miguel Carmonarekin, bertaratu da Lehendakariaren bulegora. Topaketan egon dira, baita ere, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero; eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko burua, Juan Manuel Fernandez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa