(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi bat euro inguru inbertituko du Otsagabiako ikastetxe eta institutua handitzeko eta berritzeko astelehena, 2010.eko martxoak 22

Jarriko dituzte Haur Hezkuntzako eta DBHko gela bana, gimnasioa, laborategia, liburutegia eta musika, hizkuntza eta teknologia gelak


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du gehienez 998.729 euroko gastua egitea (BEZ barne) Otsagabiako ikastetxe publiko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua handitzeko eta berritzeko. Lan horiek Nafarroa 2012 Planean lehentasuna dute.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du gehienez 998.729 euroko gastua egitea (BEZ barne) Otsagabiako ikastetxe publiko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua handitzeko eta berritzeko. Lan horiek Nafarroa 2012 Planean lehentasuna dute.

Proiektuaren arabera, dagoen eraikinari beste bat atxikiko diote. Eraikin berriak etxabea eta bi solairu edukiko ditu, eta udalerriko hirigintza egitura errespetatuko du. Jarriko dituzte, zehazki, Haur Hezkuntzako eta DBHko gela bana, eta hizkuntzako, teknologiako, balio anitzeko eta musikako gelak. Halaber, 107 metro koadroko gela bat egingo dute, gimnasio eta psikomotrizitate gela gisa erabiltzeko, baita laborategia, liburutegia eta guztiek erabiltzeko eremu batzuk: lau komun, bi aldagela eta bi biltegi.

Asmoa da ikastetxean gaur egungo hezkuntza sistemako premiak betetzeko leku nahikoa jartzea. Izan ere, DBH ezarri zutenetik eta orain itxita dagoen Ezkarozeko ikastetxe publiko zaharreko ikasleak hartu zituztenetik, leku falta dute.

Lanak 2011. urtean amaituko dituzte. Horregatik, gaurko bileran baimendu duten gastua aurtengo eta hurrengo urteko aurrekontuen kargura finantzatuko dut: 2010ean 500.000 euro jarriko dituzte eta 2011n 498.927 euro. Zenbateko horiei 106.209 euro gehitu behar zaizkie, datorren urterako, ekipamendua jartzeko.

Otsagabiako ikastetxe publiko eta DBHko institutuan 89 ikasle daude matrikulatuta ikasturte honetan (2009-2010). Horietatik 62 Haur eta Lehen Hezkuntzan daude, eta 27 Bigarren Hezkuntzan. Hizkuntza ereduei dagokienez, 65 ikasle euskarazko ereduan daude eta 24 gaztelaniazkoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa