(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

María Bayo, Induráin eta Alexandre Kalache Vianako Printzea Nazioarteko Sarien epaimahaietako buru izango dira astelehena, 2010.eko martxoak 22

Hautagaiak martxoaren 31ra arte aurkez daitezke, baita internet bidez ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2010eko Vianako Printzea Nazioarteko Sariak ebatziko dituzten epaimahaien presidenteak izendatu ditu gaur. María Bayo sopranoa, Miguel Induráin Frantziako tourra bost aldiz irabazi duen txirrindularia eta Alexandre Kalache zahartze arloko aditua izango dira Kultura, Elkartasun eta Mendekotasunaren Arretarako sarietako epaimahaien buru.

Nafarroako Jauregia

María Bayo, Miguel Induráin eta Alexandre Kalache izango dira Vianako Printzea Nazioarteko Sarien epaimahaietako buruak.

Nafarroako Gobernuak 2010eko Vianako Printzea Nazioarteko Sariak ebatziko dituzten epaimahaien presidenteak izendatu ditu gaur. María Bayo sopranoa, Miguel Induráin Frantziako tourra bost aldiz irabazi duen txirrindularia eta Alexandre Kalache zahartze arloko aditua izango dira Kultura, Elkartasun eta Mendekotasunaren Arretarako sarietako epaimahaien buru.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak nazioarteko sari hauek sustatzeko weba jarri du gaur abian, www.premiosprincipedeviana.org. Web horren bidez hautagaiak ‘on line’ aurkez daitezke. Epea martxoaren 31n amaituko da. 

Gogoan izan behar da sari bakoitzak 40.000 euroko zuzkidura ekonomikoa duela. Nazioarteko sariak Nafarroako Gobernuaren akordio bidez esleitzen dira, epaimahaiak proposamena jaso ondoren. Aurreikuspenen arabera, sariak Asturias eta Vianako Printzea berorren gorentasunak emango ditu Iruñan ekainaren inguruan egingo den ekitaldian.

Kultura eta Turismo Departamentuak proposatuta, Kulturaren Vianako Printzea Nazioarteko Sariaren epaimahaiko burua María Bayo Fiteroko (Nafarroa) sopranoa izango da. Bayok 2002an Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso zuen, eta 2009an Musikaren Sari Nazionala, interpretazio modalitatean.

Atarrabiako Miguel Induráin Larraya Frantziako tourra bost aldiz, Italiako Giroa birritan eta kirol-ibilbidearengatik Kirolaren Asturiasko Printzea Saria irabazi dituen txirrindularia Elkatasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Sariaren epaimahaiko buru izango da.

Amaitzeko, 2010eko Mendekotasunaren Arretarako Vianako Printzea epaimahaiko presidentea Alexandre Kalache izango da, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Zahartze eta Bizi Zikloaren programako koordinatzaile ohia. Osasuna Sustatzeko Europako lehenengo masterra sortu zuen, eta Higienearen eta Medikuntza Tropikalaren Londresko Eskolan Zahartzearen Epidemiologia Unitatearen sortzailea eta burua izan zen.

Sustapenerako web orrialdea

Hiru epaimahaietako kideen izendapenarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak sari horiek sustatzeko web orria abian jarri du, www.premiosprincipedeviana.org. Orrialde horretara Nafarroako ataritik ere sar daiteke, www.navarra.es.

Web orrialdearen hasieran, nazioarteko sariak azaltzen dira. Sariak joan den urtarrilean ezarri zituen Nafarroako Gobernuak. Hala ere, horietako bi, Kulturarena eta Elkartasunarena, aurretik ere bazeuden (1990etik eta 2001etik, hurrenez hurren). Nafarroako Gobernuak sariak elkartzea eta Mendekotasunaren Arretarako saria gehitzea erabaki zuen, eragin eta garrantzi handiagoa izan zezaten.

Sustapenerako web orrialdean kategoria bakoitzaren azalpen laburra ematen da, 2010eko deialdiaren oinarriak jaso dira eta aurreko edizioetako irabazleei buruzko informazioa ematen da. Hautagaiak ‘on line’ aurkezteko aukera ere eskaintzen da, eta sariei buruzko informazio gaurkotua ematen da.



Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa