Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
179 leku hartuko dituzte Lesaka, Fustiñana, Viana, Artaxona, Erriberri eta Tafallako sei erakunderekin
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendekotasunaren Agentziako zuzendari gerenteari baimena eman dio mendekotasuna duten adinduei egoitzetan arreta emateko kontratuak sinatzeko, Concerdep programaren barruan; gastua, gehienez, 3.199.155 eurokoa izango da.
Hona hemen kontratuak sinatuko dituzten erakundeak eta erakunde bakoitzari dagozkion lekuak: Lesakako Andra Marin 19, Fustiñanako San Francisco Javier Egoitza Mankomunitatean 8, Vianako Nuestra Señora de Gracia Fundazioan 29, Artaxonako Virgen de Jerusalen egoitzan 23, Erriberriko La Milagrosa Egoitzan 16 eta Tafallako San Manuel y San Severino Egoitza Fundazioan 84.
Concerdep programaren helburua da Gizarte Zerbitzuen Foru Legean eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan planteatutako premiei erantzutea, mendekotasunak dituen jendearentzako egoitza zerbitzuen alorrean.
Nafarroako Gobernuaren helburuak dira, batetik, mendekotasunak dituzten adinduentzako egoitza sare egokia edukitzea; eta bestetik, zerbitzu horiek bitarteko egokiak izatea adinduen autonomia, duintasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko.
Programak, gainera, erakundeen egoitzak egonkortzen eta lanpostuei eusten laguntzen du. Gaur goizeko erabakia medio sinatuko diren kontratuekin, adibidez, 181 lanpostu sortuko dituzte.