(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak adierazi du ETAren komunikatuak errepikakorrak direla, armak bertan behera uzten dituela iragartzen ez duen bitartean astelehena, 2010.eko martxoak 22

Hala adierazi du Alberto Catalán kontseilari eledunak astelehenetako ohiko bileraren ostean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak ETAk joan den astean kaleratutako komunikatuari buruz esan du talde terroristaren testuak "errepikakorrak" izango direla armak bertan behera uzten dituela iragartzen ez duen bitartean. Hala adierazi du Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak, astelehenetako ohiko gobernu-bileraren ostean.

Nafarroako Gobernuak ETAk joan den astean kaleratutako komunikatuari buruz esan du talde terroristaren testuak “errepikakorrak” izango direla armak bertan behera uzten dituela iragartzen ez duen bitartean. Hala adierazi du Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak, astelehenetako ohiko gobernu-bileraren ostean.

Kontseilari-eledunaren esanetan, “guztiz zentzugabea” da talde terrorista baten komunikatuen inguruan eztabaidak irekitzea. Nafarroako Gobernuarentzat, ETA Foru Komunitatean indarkeria erabiliz ezer lortzen ez dela ohartzen ez den bitartean eta armak bertan behera uzten dituela eta zuzenbideko estatuaren barruan sartzen dela iragartzeko komunikatua argitaratzen ez duen bitartean, “taldeak esaten duen guztiak ez du ezertarako balio”.

“Inuzenteak engainatzen ahaleginduko dira, baina inola ere ez dituzte engainatuko demokratak eta zuzenbideko estatuan sinesten dutenak. Betiko gauza bera, eta ezertarako ere ez”, esan du amaitzeko Catalánek.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa