(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ilundaingo estazio meteorologiko didaktikoa inauguratu dute asteartea, 2010.eko martxoak 23

Estazioa baserri eskolako instalazioetan dago eta ikasleei nola erabiltzen den eta zer gailu dauzkan erakutsiko diete


Estazio meteorologikoa

Ilundaingo estazio meteorologiko didaktikoa, baserri eskolako instalazioetan. ( irudia handitu )

Ilundaingo estazio meteorologikoa gaur inauguratu dute, herriko baserri eskolako instalazioetan. Ekitaldira bertaratu dira Nekazaritzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe, eta Familia, Haurtzaro eta Kontsumo arloko zuzendari nagusia, Lorenza Albeniz. Estazioa gaur inauguratu dute Meteorologiaren Munduko Eguna delako, hain justu.

Estazioaren helburua da Ilundaingo baserri eskolara bertaratzen diren ikasleei eskuz maneiatzen den estazio meteorologikoak eta dauden gailuak nola erabiltzen diren erakustea.

Azpiegitura Aemetena (Espainiako Meteorologia Agentziarena) da. Agentzia horrek ordainduko ditu lehenbiziko instalazioko gastuak. Mantentze-lana, instalazioaren kontratazioa, egunero datuak hartzen dituzten behatokiekiko harremana, eta datuak araztea, gestionatzea eta Aemeti bidaltzea Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari dagokio.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak argi eta ur hartuneak, bidearen zolatzea eta estazioa inguratzen duen egurrezko itxitura ordaindu ditu. Guztira, Nafarroako Gobernuak 14.000 euro jarri ditu.

Baserri eskolako neurketa instalazioetan estazio automatiko bat eta eskuzko beste bat dauzka, eta eskuzkoa prestatu dute estazio didaktiko gisa erabiltzeko. Eskuzko estazioak bitarteko hauek dauzka: estazioaren garitak (bat erakusteko eta beste bat egunero erabiltzeko) gutxieneko eta gehieneko tenperatura neurtzeko termometroak, erraboil lehor eta hezeko termometroak, lurreko termometroak, termohidrografoa, ebaporimetroa, lurrunketa tanga, plubiometroa, plubiografoa, elurraren garaiera neurtzeko barra, anemometroa eta heliografoa (instalaziotik aparte).

Estazio automatiko eta eskuzkoen arteko alde nagusia da automatikoan bildutako datuak modu automatizatuan bidaltzen direla (inork esku hartu gabe) eta eskuzkoan tokiko behatzaile eta laguntzaileak daudela, egunero datuak biltzeko: udazkenean eta neguan goizeko 9.00etan eta udaberrian eta udaran goizeko 10.00etan. Bildutako datuak Landa Garapen eta Ingurumen Departamentura bidaltzen dituzte eta web orrian daude eskura (www.navarra.es), unean-unean (iragarpenak ere jartzen dituzte). Datu horiek araztu ondoren Aemeti bidaltzen dizkiote.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Folleto explicativo estación metereológica Ilundáin

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa